Megiddo
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Megiddo[1] (hebreeraz: מגידו, Har-Megiddo; arabieraz: المجیدو, , Tell al-Mutesellim), Mageddo edo Megiddo, Israelgo muino bat da, Jerusalemetik 90 kilometro iparraldera eta Haifatik 31 kilometro hego-mendebaldera dagoena.
Megiddo | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Biblical Tels - Megiddo, Hazor, Beer Sheba | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Iparraldeko barrutia |
Subdistrict of Israel | Jezreel Subdistrict |
Regional council of Israel | Megiddo Regional Council |
Kibbutz | Megiddo |
Koordenatuak | 32°35′07″N 35°11′04″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 7000 |
Suntsipena | K.a. 586 |
Arkitektura | |
Azalera | 16,05 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1108-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Antzinatean, Megiddo hiri garrantzitsu bat zen, bere izena, egiptoar hieroglifoetan eta idazkera kuneiformean agertzen zelarik: "Amarnako gutunetan". Kokapen geografiko estrategikoa zuen, Jezreelgo haranean funtsezko komunikabide baten nagusi baitzen, Karmelo mendiaren haizpitarteen irteeran, Tanaketik ipar-mendebaldera eta, hiri honetatik, Tabor mendirako bidean. Armadek, Egiptotik Siriarantz jarraitzen zuten bideko geltoki nagusietako bat zen. Hebrearrek okupatu ostean, Isakarren lurraldean kokatua izan zen, baina Manasesen tribuari eman zioten.
Bere kokapenari buruz, Jakutek, XII. mendeko geografo arabiarrak "Ledjun, erromatar agindupean, Legio izena jaso zuen antzinako Mageddo hiria da" esan zuen. Han inguruan, hiru gudu ospetsu gertatu ziren, bata, K.a. XV. mendean, dokumentaturiko zaharrenetako bat, bigarrena, K.a. 609an, eta, azkena, 1918an. Toki arkeologiko garrantzitsu eta baliotsu bat da, antzinako finkapenen hondakinezko 26 estratuko muino bat, arrazoi historiko, teologiko eta geografikoengatik ezaguna.
Bibliak dioenaren arabera, toki hau, Jezreelgo harana, Apokalipsia edo Jesusek zuzendutako argiaren indarrak eta Satanas edo Antikristoak zuzendutako ilunpeko indarren arteko gerra, "Munduaren Amaiera"n, Harmagedon izeneko behin betiko gudua. (Ap 16:16).
Har Ma-ge-don esaera greziarrak, hebreeratik hartua eta itzultzaile askok Armageddon bihurtua, "Megiddoko Mendia" edo "Tropen Biltzarraren Mendia" esan nahi du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.