Wikimediako argipen orri From Wikipedia, the free encyclopedia
Txikori belarra[1], txikoria-orikatxa[2], sorgin-belarra [3], ahuntz-kornoa[3], aitañi-lilia, mandobiloa[4] edo mando-belarra[5] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare horren hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[6] Haren bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek oso atsegin dute, nektar ugari ematen duelako.
Txikori belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Cichorieae |
Generoa | Taraxacum |
Espeziea | Taraxacum officinale |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | dandelion leaf (en) , Dandelion Root with Herb (en) eta Taraxacum officinale flowering top (en) |
Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.
Belardiak, basoak eta leku belartsuak.
Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zeelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.