Ténéré
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Ténéré (amazigeraz: Tiniri, eusk: 'basamortu') Saharako lurraldea da, Nigerko ipar-ekialdetik Txadeko mendebaleraino zabaltzen dena. Gaur egun teda eta tuareg herri nomadak bizi dira. Paleolito eta Neolito Aroetako kultura eta arte aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.[1]
Ténéré | |
---|---|
Tiniri | |
Fachi eta Bilma arteko dunen itsasoa. | |
Eskualdea | Txad Niger |
Koordenatuak | 17°35′N 10°55′E |
Eremua | 400.000 km² |
Punturik garaiena | (430 m.) |
Tenperatura gorena | 42,4 °C |
Tenperatura baxuena | 8,4 °C |
Prezipitazioa | 12,3 mm/ur. |
Baliabideak | Gatz |
Mendebaldean Aïr mendiak, iparraldean Hoggar mendiak, ipar-ekialdean Djado ordokia, ekialdean Tibesti mendiak eta hegoaldean Txad aintzirako arroa ditu, guztira 400.000 km²-ko azalera izanik. Basamortuaren erdigunea, Bilmako erga izenekoa, 17°35′N 10°55′E koordenatuetan dago.[2]
Behin Ténéréko arbolaren egoitza izan zen, munduko zuhaitzik isolatuena zena.