From Wikipedia, the free encyclopedia
Suvadivako Errepublika Batua (divehiz އެކުވެރި ސުވައިދީބު ޖުމްހޫރިއްޔާ), denbora tarte labur batez mantendu zen herrialde bat izan zen, Maldivak uharteetako hegoaldeko separatista errepublikar talde batek eratua, zehazki, Seenu, Huvadu eta Fuahmulah atoloietan. Suvadivak, independentzia, 1959ko urtarrilak 3an aldarrikatu zuen, eta 1963ko irailak 23an errenditu eta gainontzeko Maldiva uharteekin batu ziren, Maleko Gobernu Zentralera botere transferentzia baten bidez. Abdullah Afeef herriko presidentea izan zen.
Suvadivako Errepublika Batua އެކުވެރި ސުވާދީބު ޖުމްހޫރިއްޔާ | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1959 – 1963 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Hithadhoo | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Divehi | ||||||
Erlijioa | Islam | ||||||
Historia | |||||||
Garai historikoa | Gerra Hotza | ||||||
|
Suvadive (divehiz ސުވައިދީބު) Maldivak uharteetako hiru hegoaldereneko atoloientzako antzinako izen bat da. XVI. mendearen amaieran, Huvadu atoloiaren izen ofiziala bihurtu zen, baina, gaur egun, jada ez da horrela deitzen.
Artikulu hau Maldivetako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.