Summer McIntosh

kanadar igerilaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Summer Ann McIntosh (Toronto, Kanada, 2006ko abuztuaren 18a) igeriketan aritzen den kirolari kanadarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Summer McIntosh
Bizitza
JaiotzaToronto, 2006ko abuztuaren 18a (18 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
AmaJill Horstead
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta kirol pertsona ospetsua
Altuera1,73 metro

summermcintosh.com
Twitter: summermcintoshh
Itxi

14 urte zituela Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, inoizko kanadar gazteena izanik, eta domina lortzear egon zen. 15 urterekin Munduko txapelketan eta Commonwealth Jokoetan domina ugari irabazi zituen.

Biografia

Ama ere igerilari olinpikoa du, Jill Horstead. 14 urte zituela 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, inoizko kanadar gazteena izanik, eta 400 m estilo librean laugarren egin zuen[2]. 4 x 200 m errelebotako taldean ere laugarren egin zuen Kanadako taldean, eta Kanadako errekorra ezarri zuten[3]. Urte berean Abu Dhabin jokaturiko munduko txapelketan urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu zituen.

2022an Budapesten jokaturiko munduko txapelketatan urrezko bi domina lortu zituen, kanadar igerilari batek inoiz lortu gabekoa[4]. Beste bi domina ere eskuratu zituen, zilarrezkoa eta brontzezkoa. Urte berean Commonwealth Jokoetan sei domina eskuratu zituen, bi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat[5].

2023an Fukuokan izan ziren Munduko txapelketak eta urrezko bi domina eta brontzezko bi eskuratu zituen.

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan lehenengo finala 400 m estilo librekoa izan zuen eta bigarren egin zuen[6]. Ondoren 400 m medley proban txapelduna izan zen[1]. Hurengo egunetan beste bi urrezko domina eskuratu zituen, 200 metro tximeletan, errekor olinpikoa ezarriz[7], eta 200 metro medley probatan[8]. Beste hiro lehiaketatan laugarren egin zuen, 4x100 m estilo librean, 4x200 m estilo librean eta 4x100 medley.

Abenduan igerileku laburreko Munduko txapelketak jokatu ziren Budapesten eta Summer McIntoshek bost domina eskuratu zituen, urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzeko bat. 400 metro estilo libreko munduko errekorra bi aldiz hautsi zuen txaelketa honetan[9] eta 400 m medley probakoa ere bei, aurreko errekorra hiru segundutan hobetuz.[10] Denboraldi onaren erakusgarri hainbat sari jaso zituen, Northern Star Award eta World Aquatics urteko atleta onenarentzat eta Time aldizkariak "100 Next" zerrendan sartu zuen. Forbes aldizkariak 30 urtez azpiko 30 pertsonen zerrendan ("30 Under 30") sartu zuen ere berean.[11]

Palmaresa

Informazio gehiago Udako Olinpiar Jokoak, Urtea ...
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris‎  Frantzia 1. postua, urrezko domina 200 m tximeleta
2024 Paris‎  Frantzia 1. postua, urrezko domina 200 m medley
2024 Paris‎  Frantzia 1. postua, urrezko domina 400 m medley
2024 Paris‎  Frantzia 2. lekua, zilarrezko domina 400 m estilo librea
Munduko Txapelketak (igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 200 m tximeleta
2022 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 400 m medley
2022 Budapest  Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina 400 m estilo librea
2022 Budapest  Hungaria 3. postua, brontzezko domina 4x200 m estilo librea
2023 Fukuoka  Japonia 1. postua, urrezko domina 200 m tximeleta
2023 Fukuoka  Japonia 1. postua, urrezko domina 400 m medley
2023 Fukuoka  Japonia 2. lekua, zilarrezko domina 200 m estilo librea
2023 Fukuoka  Japonia 3. postua, brontzezko domina 4x100 m estilo librea
Munduko Txapelketak (igerileku laburra)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Abu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak 1. postua, urrezko domina 4x200 m estilo librea
2023 Abu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak 2. lekua, zilarrezko domina 400 m estilo librea
2023 Abu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m estilo librea
2024 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 200 m tximeleta
2024 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 400 m estilo librea
2024 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 400 m medley
2024 Budapest  Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina 200 m bizkarra
2024 Budapest  Hungaria 3. postua, brontzezko domina 4x400 m estio librea
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Birmingham  Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina 200 m medley
2022 Birmingham  Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina 400 m medley
2022 Birmingham  Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina 400 m estilo librea
2022 Birmingham  Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m estilo librea
2022 Birmingham  Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m estilo librea
2022 Birmingham  Erresuma Batua 3. postua, brontzezko domina 4x100 m estilo librea
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.