Geruza-sumendia, sumendi konposatua ere deitua[1], laba gotortu, piroklasto eta errauts bolkanikozko txandakako geruza ugariz eraturik dagoen kono formako sumendia da. Mota honetako sumendiak denbora luzean zehar eratzen dira, aldizkako erupzioen metatzeaz. Munduko sumendi garaienetako batzuk –horien artean El Salvadorko Izalco, Japoniako Fuji mendia, Ekuadorko Cotopaxi eta Italiako Vesubio– horrela eratuak dira.
Geruza-sumendi baten eskema (eskala bertikala handizkaturik dago): | |
---|---|
1. Magma ganbera 2. Harri ama 3. Tximinia 4. Oinarria 5. Sill 6. Albo hodia 7. Sumendiak jaurtitako errauts geruzak 8. Magala |
9. Sumendiak jaurtitako laba geruzak 10. Eztarria 11. Kono sekundarioa 12. Laba jarioaldi 13. Galdara 14. Kraterra 15. Erupzio zutabea |
Geruza-sumendietan jarduera efusiboak eta leherkorrak txandakatzen dira. Laba azidoa, silize eduki handikoa (erriolita, dazita edo andesita) eta oso likatsua izaten da[2]. Beraz, erupzioa gertatzen denean, nahiko laster hoztu eta gotortzen da. Barneko gasen presioak laba-estalkia hautsi eta, piroklasto izeneko txatalak eratzen ditu. Honela, laba kolada eta piroklasto geruza txandakatuak dituen konoa sortzen da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.