Stanisław Ignacy Witkiewicz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Stanisław Ignacy Witkiewicz

Stanisław Ignacy Witkiewicz (Varsovia, 1885eko otsailaren 24a - Jeziory, 1939ko irailaren 18a) poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Stanisław Ignacy Witkiewicz
Thumb
Bizitza
JaiotzaVarsovia, 1885eko otsailaren 24a
Herrialdea Errusiar Inperioa  1917)
Poloniako Bigarren Errepublika  (1919 -
BizilekuaSan Petersburgo
Varsovia
Zakopane
Lviv
Krakovia
Paris
Lovran (en)
Londres
Sri Lanka (en)
Mosku
Velyki Ozera (en)
Katowice
HeriotzaVelyki Ozera (en) , 1939ko irailaren 18a (54 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaStanisław Witkiewicz
AmaMaria Witkiewiczowa
Ezkontidea(k)Jadwiga Witkiewiczowa (en)  (1923ko apirilaren 30a -  1939ko irailaren 18a)
Bikotekidea(k)
LeinuaWitkiewicz family of the Nieczuja coat of arms (en)
Hezkuntza
HeziketaJan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en)
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, filosofoa, idazlea, argazkilaria, margolaria, poeta, artearen teorikoa eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGottfried Wilhelm Leibniz
Mugimenduaespresionismoa
Izengoitia(k)Witkacy eta Stanisław Ignacy Witkacy
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

witkacy.eu eta witkacologia.eu
Thumb
Itxi

Stanisław Witkiewicz margolariaren semea, Varsovian jaio zen eta Zakopane familiaren etxean hezi zen. Aitaren nahien aurka, Krakoviako Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Karol Szymanowski, Bronisław Malinowski eta Zofia Romerren laguna izan zen, eta azkenekoarekin maitasun-harremana izan zuen.

Gerraurreko garaian idazten hasi zen, eta baita ZKopaneko bere lagunen argazkiak egiten ere. 1914an marrazkilari eta argazkilari gisa lagundu zion Malinowskiri Papuarako espedizioan, baina Poloniara itzuli zen Lehen Mundu Gerraren hasieran. San Petersburgora iritsi ondoren, ofizial mailarekin sartu zen Errusiako Armada Inperialean, eta 1916an larri zauritu zuten.

Zakopanera itzulita, pinturari ekin zion, eta berrogei bat antzezlan ere egin zituen 1918 eta 1925 artean. 1925ean Witkazy ezizena hartu zuen eta margotzen jarraitu zuen, askotan narkotikoen eraginpean. Hamarkadaren amaieran eleberrien idazketara itzuli zen eta Poloniako Literatura Akademiaren Urrezko Ereinotza jaso zuen. 1930eko hamarkadan, narkotikoekin eta idazki filosofikoekin izandako esperientziei buruz idatzi zuen.

1939an Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, Witkiewiczek ekialderantz egin zuen ihes eta sobietarren erasoaren berri izan zuenean bere buruaz beste egin zuen.

Idazlanak

Artearen filosofia

  • Nowe formy w malarstwie (1919)
  • Szkice estetyczne (1922)

Eleberriak

  • 622 Upadki Bunga czyli demoniczna kobieta (1911)
  • Pożegnanie jesieni (1927)
  • Nienasycenie (1930)

Antzezlanak

  • Maciej Korbowa i Bellatrix (1918)
  • Pragmatyści (1919)
  • Mister Price, czyli Bzik tropikalny (1920)
  • Tumor Mózgowicz (1920)
  • Nowe wyzwolenie (1920)
  • Oni (1920)
  • Panna Tutli-Putli (1920)
  • W małym dworku (1921)
  • Niepodległość trójkątów (1921)
  • Metafizyka dwugłowego cielęcia (1921)
  • Gyubal Wahazar, czyli Na przełęczach bezsensu (1921)
  • Kurka Wodna (1921)
  • Bezimienne dzieło (1921)
  • Mątwa (1922)
  • Nadobnisie i koczkodany, czyli Zielona pigułka (1922)
  • Jan Maciej Karol Wścieklica (1922)
  • Wariat i zakonnica (1923)
  • Szalona lokomotywa (1923)
  • Janulka, córka Fizdejki (1923)
  • Matka (1924)
  • Sonata Belzebuba (1925)
  • Szewcy (1931–34)

Filmografia

  • Witkacy z Niną w Warszawie (1927)

Beste lan batzuk

  • Narkotyki — niemyte dusze (1932)
  • Pojęcia i twierdzenia implikowane przez pojęcie istnienia (1935)
  • Jedyne wyjście
  • Kompozycia fantastyczna
  • Pocałunek mongolskiego księcia

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.