From Wikipedia, the free encyclopedia
Spandauko espetxea Alemaniako Berlin hiriaren Spandau barrutian zegoen espetxe ospetsua da. Monumentu babestua da. 1876an eraiki zuten, eta 1987an eraitsi, azken preso naziak, Rudolf Hessk, bere buruaz beste egin ondoren. Neurri horrekin neonazien kultuko tokia bihurtzea saihestu nahi izan zuten. Gaur egun, toki berean saltokigune bat dago.
Spandauko espetxea | |
---|---|
Kriegsverbrechergefängnis Spandau | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Seat of government | Berlin |
Borough of Berlin | Spandau |
Koordenatuak | 52°31′16″N 13°11′07″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1876 |
Eraistea | 1987 |
1876an eraikia, Erdi Aroko estiloa imitatzen zuen, gaztelu baten itxura izanik. Adreilu gorriz egina zegoen. 500 preso gordetzeko eraiki zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nurenbergeko epaiketetan zigortutako zazpi buru naziak bertan espetxeratu zituzten. Debekatuta zegoen eraikinari argazkiak egitea.[1][2]
Nahiz eta espetxea Berlingo britaniar aldean egon, haren kontrola lau potentzia irabazleek txandakatzen zuten: Erresuma Batuak, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak.
Potentzia | Hilabeteak | ||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | Urtarrila | Maiatza | Iraila |
Frantzia | Otsaila | Ekaina | Urria |
SESB | Martxoa | Ekaina | Azaroa |
AEB | Apirila | Abuztua | Abendua |
Zenbakia | Izena | Zigorra | Kondena amaiera | Kargua | Hil zen data | Alegazioak |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Baldur von Schirach | 20 urte | 1966/10/01 | Hitleriar Gazteriaren burua eta Vienako Gobernadorea | 1974/08/08 | Behin kondena beteta kaleratu zuten. |
2 | Karl Dönitz | 10 urte | 1956/10/01 | Almirante Nagusia, 1943tik 1945ra Kriegsmarineren Buruzagitzan, Hirugarren Reicharen azken Presidentea, 1945an. | 1980/12/24 | Behin kondena beteta kaleratu zuten. |
3 | Konstantin Freiherr von Neurath | 15 urte | 1954/11/06 | 1932tik 1938ra Kanpo Harremanetako Ministroa, Bohemia eta Moraviako protektoratuaren burua 1939tik 1941ra. | 1956/08/14 | Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten. |
4 | Erich Raeder | Bizi bitarteko espetxea | 1955/09/26 | Almirante Nagusia, 1943ko urtarrilaren 30 arte Kriegsmarineren Buruzagitzan, | 1960/11/06 | Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten. |
5 | Albert Speer | 20 urte | 1966/10/01 | Armagintzako Ministroa eta Eraikuntza Inspektore Orokorra | 1981/09/01 | Behin kondena beteta kaleratu zuten. |
6 | Walther Funk | Bizi bitarteko espetxea | 1957/05/16 | Ekonomia Ministroa, Reichsbanken Presidentea | 1960/05/31 | Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten. |
7 | Rudolf Hess | Bizi bitarteko espetxea | Espetxean hilda | Adolf Hitlerren ondokoa 1941 arte | 1987/08/17 | Bere buruaz beste zuen. |
1987ko abuztuan, berrogei urte espetxeratuta egon ondoren, Rudolf Hess hil zen. Urte horien erdiak espetxeko preso bakarra izan zen. Nahiz eta sarritan aipatu humanitario arrazoiengatik kaleratu zutela, sobietarren eta britaniarren aurkako jarrera azken une arte mantendu zen.[2]
Musika talde ezagun batek, Spandau Ballet espetxearen izena hartu zuen taldearena sortzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.