Sofiero gaztelua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sofiero gaztelua (suedieraz: Sofiero slott) Suediako Helsingborg hiritik 5 kilometro iparraldera dagoen XIX mendeko gaztelu bat da, Errege-erreginen udako egoitza izan zena.
Sofiero gaztelua Sofiero slott | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria |
Suediako udalerria | Helsingborg udalerria |
Koordenatuak | 56°05′02″N 12°39′35″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1876 |
Arkitektura | |
Skabelycke landetxea zena Oskar II.a Suediakoak erosi zuen eta gaztelua eraiki zuen bere emazte Sofia Nassaukoarentzat, hortik bere izena. Lehenengo solairua 1865ean altxatu zuen eta 1874 eta 1876 artean gaur egungo gaztelua osatu zuen.
XX mendearen hasieran errododendroen lorategia eraiki zen eta gaur egun hori da ondasunik nabarmenena.
Lorategi zabaletan 500 errododendro barietatetik gora daude eta parkea artelan modernoz beterik dago. Udan aire libreko kontzertuak egiten dira bertan eta Bob Dylan edo Bryan Adams kantariek ere parte hartu izan dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.