Sociedad Cultural Deportiva Durango
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sociedad Cultural Deportiva Durango Durangoko futbol taldea da. 1919an sortua, egun Hirugarren Mailan dabil.
Ezizena(k) | Cultu | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1919 (106 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Tabira Durango edukiera: 500 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jon Andoni Bengoetxea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Igor Nuñez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hirugarren Federazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 7.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.culturaldurango.org | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
1919an baziren Duragoko Ezkurdiosten jokatzen zuten hainbat kirol talde: Anbotomendi, Ederrori, Margarita, Arrastraka, Danok Bat eta Tabira. Denek bat egitea erabaki zuten eta Iurretan zelai bat egin zuten, Ertzimingogane. 1922-23 denboraldian hasi zen Bizkaiko ligan jokatzen eta 1925ean San Fauston futbol zelai berria egin zuten.[1]
1943-44 denboraldian Hirugarren mailara igo zen eta bertan Zaragoza, Indautxu eta Numancia bezalako taldeekin aritu zen 1947 arte. 1949an Tabira futbol zelaia estrainatu zuen. 1954an berriz igo zen hirugarren mailara eta 1961 arte egin zuen bertan.
1984an hirugarren mailara itzuli eta 1986an Bigaren B mailan egin zuen debuta. Bost denboraldi egin zituen bertan, emaitzarik onena 1989-90eko 6. postua izan zuen.
Ordutik hirugarren mailan izan da, 2005-06 denboraldian bigarren B mailan egin zuen urtea ezik. 2018an Hirugarren mailan txapeldun geratu zen eta berriz igo da bigarren B mailara.
Futbol zelaia
Durangoko Tabira futbol zelaiak 106x 64 metro eta 500 ikusleentzako tokia du.
Datuak
2024-25 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 7
- Denboraldiak Lehen Federazioan: 0
- Denboraldiak Bigarren Federazioan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 32
- Denboraldiak Hirugarren Federazioan: 4
- Emaitzarik onena: 6. (Bigarren B Maila, 89-90 denboraldia)
Azken denboraldiak
Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Errege Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 4 | 3. maila | 4.a | |
2005-06 | 3 | Bigarren B maila | 17.a | |
2006-07 | 4 | 3. maila | 8.a | |
2007-08 | 4 | 3. maila | 17.a | |
2008-09 | 4 | 3. maila | 16.a | |
2009-10 | 4 | 3. maila | 7.a | |
2010-11 | 4 | 3. maila | 4.a | |
2011-12 | 4 | 3. maila | 7.a | |
2012-13 | 4 | 3. maila | 8.a | |
2013-14 | 4 | 3. maila | 12.a | |
2014-15 | 4 | 3. maila | 4.a | |
2015-16 | 4 | 3. maila | 10.a | |
2016-17 | 4 | 3. maila | 3.a | |
2017-18 | 4 | 3. maila | 1.a | 2. itzulia |
2018-19 | 3 | Bigarren B maila | 20.a | 1. itzulia |
2019-20 | 4 | Hirugarren Maila | 15.a | |
2020-21 | 4 | Hirugarren Maila | 8.a/1.a | |
2021-22 | 5 | Hirugarren Federazioa | 8.a | |
2022-23 | 5 | Hirugarren Federazioa | 8.a | |
2023-24 | 5 | Hirugarren Federazioa | 7.a | |
2024-25 | 5 | Hirugarren Federazioa |
Palmaresa
- Hirugarren Maila (3): 1983, 1987, 2018
Erreferentziak
Jokalari ezagunak
Lehen taldea denboraldika
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.