From Wikipedia, the free encyclopedia
Ska-P Espainiako ska musikako talde bat da, 1994an Vallecasen (Madril) sortua. Abestietan egoera sozio-politikoaren kritika azaleratzen du talde honek: inperialismoa, kapitalismoa, sionismoa edota arrazakeriaren aurkako kritikak, berdintasuna eta anarkismoaren defentsan... Ospetsuenetarikoa Cannabis abestia da, marihuanaren legalizazioa aldarrikatzen duena. Horri esker egin dira ezagunak Espainian, Hego Amerikan (Mexiko, Argentina, Txile, Peru...), Erresuma Batuan, Belgikan, Italian, Suitzan, Frantzian, Alemanian... Azken urteetan, munduko hainbat jaialdi multikulturaletan, alternatibotan eta altermundialistatan parte hartu dute.
Ska-P | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Vallecas |
Musika mota | Ska Punk |
Urteak | 1994 – 2005 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | BMG |
Taldekideak | |
Pulpul (Ahotsa eta Bigarren gitarra) Txikitin (Tronpeta) Pipi (Bigarren ahotsa eta Showmana) Joxemi (Kitarra) Julio (Baxua) Gari (Tronboia) Luismi (Bateria) Kogote (Teklatua) | |
Informazio gehigarria | |
www.ska-p.net | |
Ska-P taldea 1994an sortu zen; taldeko kideak Vallecasko eta Euskal Herriko lagunak ziren. Hasierako formazioa hurrengoa izan zen: Pulpul, ahots nagusia eta gitarra; Toni Escobar, gitarra eta koroak; Julio, baxua; Kogote, teklatua eta koroak eta Pako, bateria. Urte honetan kaleratu zuten haien lehen diskoa, ska-p izenekoa. Disko horrek ez zuen besteek adina arrakasta eduki, baina lehen argitaratze honek balio izan zuen taldea ezagutarazteko. Hainbat kontzertu egin zituzten nahiz eta publikoa oso eskasa izan.
1995ean, Tonik taldea utzi zuen eta Joxemi taldekide berria sartu zen bere postuan. Pipi ere ailegatu zen taldera,honek bigarren ahotsa egin ez ezik, kontzertuetan mozorrotzen zen, showman irudia hartuz. 1996an, bi gertakari izan ziren ospea handitzeko: “Vals del obrero” diskoa kaleratu zuten, izugarri saldu zena (“Cannabis” abestia oso garrantzitsua izan zen taldea ezagutarazteko) eta IX. Vallecas Rock festibalean parte hartzea.
1997an hirugarren diskoa grabatu zuten: Eurosis. Jarraitzen dute Espainian eta Frantzian kontzertuak egiten jarraitu zuten. Latinoamerikan birak egiten hasi ziren, Argentinan eta Mexikon, hain zuzen ere. Pakok, taldearen sortzaileetako bat, taldea utzi zuen, eta haren lekuan Luismi sartu zen, bateria-jotzailetzat.
2000an “Planeta Eskoria” izeneko diskoa egin zuten, askok pentsatzen dute bere lan onena dela: tonuak askoz serioagoak ziren eta letrek jarraitu zuten zuzenak eta latzak izaten. Birak Frantziatik, Italiatik, Suitzatik eta Espainiatik sakabanatu ziren. 2002an kaleratu zuten bosgarren albuma; “Que corra la voz”. Urte honetan bisitatu zituzten herrialdeen zerrenda handitzen doa; Europako bira: Hungaria, Belgika, Herbehereak, Austria, Alemania, Frantzia, Italia, Suitza, Erresuma Batua, Irlanda eta Grezia. Latinoamerikan: Argentina, Txile, Mexiko, Brasil, Costa Rica, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai eta Kolonbia. Azken bira hauetan bi bilbotarrek parte hartu zuten: “Txikitin” (tronpeta) eta Gari (tronboia).
2005ean behin-behineko etena egingo zutela komunikatu zuten. 2005 urriaren 12an izan zen hori, Argentinan. Kontzertuan lortu zituzten etekinak banandu zizkieten hainbat erakunderi.
Bi urte pasa eta gero, 2007an, Pulpulek komunikatu bat argitaratu zuen eta ohar baten bidez esan zuen bilera bat egongo zela taldea elkartzeko. Taldearen buelta baieztatu zen web ofizialaren bidez, bertan esaten zuten disko berri bat kaleratuko zutela eta bira bat egingo zutela Europan eta Latinoamerikako herrialdeetan. 2008ko urriaren 5ean entzun zen “Lágrimas y gozos” albumeko singlea, “Crimen sollicitationis” izenekoa Eliza Katolikoari kritika handia egiten ziona.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.