From Wikipedia, the free encyclopedia
Nerbio-sistema zentrala (NSZ) animalia zelulaniztunetan gorputzaren atal guztien jarduera koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Ornodunetan meningeetan sartuta dago eta garunak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Garuna burezurrak babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.
Nerbio-sistema zentral | |
---|---|
NSZren eskema: 1. Garuna 2. Nerbio-sistema zentrala (garuna eta bizkarrezur-muina) 3. Bizkarrezur-muina Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Nerbio-sistema |
Konponenteak | burmuina Bizkarrezur-muina Meningea enbor entzefalikoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | systema nervosum centrale |
MeSH | A08.186 |
TA | A14.1.00.001 |
FMA | 55675 |
Terminologia anatomikoa |
Organo hauek aurkitzen diren barrunbeak isurkari zerebroespinal izeneko isurkari koloregabe eta gardenez beteta daude. Isurkari horrek eginkizun ugari dauzka, esaterako, substantzia jakin batzuen elkartrukerako, hondakin produktu batzuen iraizketarako edo oreka ionikoa mantentzeko balio du.
Nerbio-sistema zentrala osatzen duten zelulek substantzia grisa (gorputz neuronalez osatua) eta substantzia zuria (dendrita eta axoiez osatua) eratzen dituzte.
NSZaren funtzioa zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea da. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.