Asiriarrak[7] (asirieraz: ܣܘܪܝܝܐ), batzuetan siriakoak edo kaldear katolikoak deituak, antzinako iparraldeko Mesopotamian jatorria duen etnia da. Herri semita da, ekialdeko arameraren dialektoak hitz egiten dituena.
Asiriar | |
---|---|
Asiriar bandera modernoa | |
Biztanleak guztira | |
2.000.000-4.240.700[1][2] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Irak: 300.000[3] Siria: 400.000[4] | |
Hizkuntza | |
Aramera | |
Erlijioa | |
Siriar kristautasuna. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mhallami, Mandear, Judu, Levantetar |
Akadiar eremuen iparraldean dute jatorria, K.a. XXIV eta k. o VII. mendeen artean Asiria izan zen eskualdean. Egun, asiriarren eremua hainbat herrialderen artean banaturik dago: iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-mendebaldeko Iran eta ipar-ekialdeko Siria. Eskualde horretan indigenak dira. Denak fededunak ez badira ere, gehienak kristauak dira, ekialdeko zenbait errituren jarraitzaileak[8].
XX. mendean zehar, asiriar asko Ipar Amerikara, Kaukasora, Australiara eta Europa emigratu ziren.[9] Otomandar Inperioak Lehen Mundu Gerran bultzaturiko asiriar genozidioak, Irakeko Simeleko sarraskiak (1933), Irango islamiar iraultzak (1979), Irak eta Siriako Baath Alderdiaren politikak, Saddam Husseinen Al-Anfal kanpainak[10] edo iparraldeko Irakeko kurduen politikak jazarpena eta ondorengo emigrazioa bultzatu zituzten.
Antzinako asiriarrak eta egungoak
Egungo asiriar askok antzinako Mesopotamiako zibilizazio semita handien ondorengoak direla aldarrikatzen dute, batez ere Asiria baina baita Akad, Babilonia eta Adiabenekoak ere. Egungo asiriologo askok aldekoak badira ere, badaude kontrakoak ere.[11] Geoffrey Khan Cambridgeko Unibertsitateko hizkuntzalaria akadiera eta egungo ekialdeko aramerazko dialektoen arteko jarraitasunaren aldekoa da.[12] Ikerketa genetikoek ere talde homogeneoa direla diote eta baita antzinako asiriarrekin lotura dutela ere.[13]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.