From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio Gumersindo Garay García, Sindo Garay bezala ezaguna, (Santiago de Cuba, 1867ko apirilaren 12a - Habana, 1968ko uztailaren 17a) musikari kubatar ospetsua izan zen. Autodidakta izanik, troba tradizionalaren barruan ospe handia lortu zuen.
Sindo Garay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Gumersindo Garay y García |
Jaiotza | Santiago, 1867ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Kuba |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Habana, 1968ko uztailaren 17a (101 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, kantugilea eta gitarra-jotzailea |
Izengoitia(k) | Sindo Garay |
Genero artistikoa | trova (en) |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Musika berez ikasi zuen Sindo Garayk. Haurtzaroan, Kubako independentziaren aldeko José Maceo koronelaren bitartekari moduan ibili zen. Garai horretan ere José Martí ezagutu zuen; bigarren honi Semblanza de Martí konposizioa eskaini zion. Sarritan bere kantak oinarri ideologiko eta politiko sakona dute. Zirko munduan ere aritu zen. Petronila Reyesekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituen. Kubako Iraultzandoren omenaldi asko ezagutu zuen. 1968an hil zen, 101 urte zituelarik.[1]
600 kanata baino gehiago sortu zuen. Kanta horietan kubatareen izaera oso ondo islatzen da. Kubako paisaiak, emakumeak, maitasuna dira bere lanen gaiak. Bere lanen artean hauek azpimarra ditzakegu: Amargas verdades, Mujer bayamesa, Guarina, La tarde, Perla, Retorna y Tormento fiero . Agian bere kantu ezagunetarikoa Ojos negros que fascinan izan daiteke, nahiz eta urtetan Errusiako egile ezezagunaren lana bezala aurketua izanda.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.