Simferopol

From Wikipedia, the free encyclopedia

Simferopolmap
Remove ads

Simferopol[1] (ukraineraz: Сімферóполь; errusieraz: Симферóполь; Krimeako tatareraz: Aqmescit, «meskita zuria») de facto Errusiako hego-mendebaldeko hiri bat da, Krimeako Errepublikako hiriburua. Salgir ibaiaren ertzean dago. Nazioartean, hiria eta Krimea eskualdea Ukrainako zati bezala onartzen dira.

Datu azkarrak SimferopolСімферопольСимферополь Aqmescit, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Simferopol Krimeako penintsulako hegoaldean dago. Edateko ura hiriaren inguruan dagoen Simferopol urtegitik hartzen dute.

Klima

Klima lehor eta beroa da, eta neguak leunak izaten dira orokorki. Urtarrileko batez besteko tenperatura -0,5 °C izaten da, eta uztailekoa, 21,2 °C.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Simferopol, 1981-2010), Hila ...
Remove ads

Historia

Simferopol hirian dago Neapolis eszitiarra aztarnategia, antzinako Krimeako eszitiarren hiriburuaren aztarnak.

Gerora, Krimeako tatariarrek inguruan Aqmescit hiria eraiki zuten; urteetara, 1784an Simferopol izena ipini zioten (grekotik: Συμφερόπολις, Sympheropolis: «erabiltzeko hiria») Katalina Handiak Krimea eskuratu zuenean. 1802. urtean Taurida gobernazioko hiriburu izan zen.

Errusiako Gerra Zibilean, Armada Gorriak 1920. urtean hiria eskuratu zuen, eta Krimeako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoaren hiriburu izendatu zuten hurrengo urtean.

Bigarren Mundu Gerran aleman naziek hartu zuten hiria, sarraskiak eginez (22.000 biztanletik gora hil zituzten). Sobietarrek hiria askatu zuten 1944. urtean.

1954. urtean, berriz, Krimeako penintsula osoarekin batera, administratiboki Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zuten Simferopol.

Gaur egun

Sobietar Batasuna 1991. urtean desegin zenean, Simferopol Krimeako Errepublika Autonomoko hiriburu egin zuten, independentzia lortu berri zuen Ukrainaren barruan. Biztanle gehienak jatorriz errusiarrak dira, eta ukrainarrak eta Krimeako tatariarrak gutxiengo handienak dira.

Garraioak

Trenbide-terminala dago Simferopolen, baita nazioarteko aireportua ere. Gainera, munduko trolebus linea luzeena daukate: 86 km-ko bidea egiten du Simferopol Itsaso Beltzeko kostaldeko Jalta hiriarekin lotuz.

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads