From Wikipedia, the free encyclopedia
Sigríður Tómasdóttir (1871-1957) islandiar emakume ekologista bat izan zen. Haren aktibismoa Gullfoss ur-jauziak zaintzen eta industrializaziotik babesten oso garrantzitsua izan zen. Islandiako lehen ekologista gisa ezagutzen zaio eta Gullfoss inguruko eskultura batean dago oroituta.[1]
Sigríður Tómasdóttir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Islandia, 1871ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Islandia |
Heriotza | Islandia, 1957 (85/86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzaile ekologista |
Tómasdóttir Brattholten jaio zen 1874an eta bere familiaren ardi-ustiategian hazi zen. Ez zuen hezkuntza ofizialik jaso, baina ondo irakurtzen zuen eta heziketa artistikoa jaso zuen. Bera eta bere ahizpek gidari gisa jardungo zuten ur-jauzietako bisitarientzat.
1907an, inguruko lur jabeek, Tómas Tómasson barne, akordio bat sinatu zuten Hvítá ibaian zehar presa hidroelektriko bat eraikitzeko. Proiektuaren ondorioz Gulfoss urperatuko zuen. Akordioarekin atsekabetuta, Sigríðurrek proiektuaren aurkako lege-akzioak egin zituen eta hainbat protesta burutu zituen. Esaterako, 120 kilometroko ibilaldi ugari egin zituen Reykjavíkera, zenbait bertsioen arabera, oinez, gobernuko funtzionarioekin biltzeko. Azkenik, bere burua ur-jauzietara botatzeko mehatxua egin zuen.
Gero Islandiako presidentea izango zen Sveinn Björnssonek ordezkatu zuen Sigríður legearen arloan. Tómasdóttiren ahaleginek epaitegietan huts egin zuten azkenean, baina arreta publiko erakartzea lortu zuen. Geroago, errentamendu-kontratuak bertan behera gelditu ziren eta proiektu hidroelektrikoa ez zen inoiz eraiki. Gullfoss eta inguruak azkenean Islandiako gobernuari saldu zizkioten eta kontserbazio gune iraunkor bihurtu zuten 1979an.
Tómasdóttir 1957an hil zen eta Haukadalurreko hilerrian lurperatu zuten. Ríkarður Jónsson eskultoreak Gulfoss inguruan dagoen Tómasdóttirri eskainitako oroigarria egin zuen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.