Sigmar Polke

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sigmar Polke

Sigmar Polke (Oels, Behe Silesia, 1941eko otsailaren 13a - Kolonia, Alemania, 2010eko ekainaren 10a) alemaniar margolaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Sigmar Polke
Thumb
Bizitza
JaiotzaOleśnica, 1941eko otsailaren 13a
Herrialdea Alemania
Talde etnikoasilesiarra
HeriotzaKolonia, 2010eko ekainaren 10a (69 urte)
Hobiratze lekuaMelaten-Friedhof (en)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf (en)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, margolaria, eskultorea, diseinatzailea, installation artist (en) , artista grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Willich
Düsseldorf
Kolonia eta Hanburgo
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaPop Artea
Genero artistikoacapitalist realism (en)
social-artistic project (en)
izadi hila
Arte figuratiboa
arte abstraktua
Itxi
Thumb
Zuricheko Grossmünster katedraleko beirate bat, Sigmar Polke

1953an, sorterria utzi, eta Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen familiarekin. Gizarte kapitalistako irudiek eta kulturak erabat liluratuta utzi zuten. Hogeita bi urte zituenean, Düsseldorfeko Akademian sartu zen ikasketak egitera. Lehen koadroetan, kontsumo-gizarteko zenbait objektu agertzen dira, lehen aipatutako liluraren ondorioz. Geroago, Ekialdeko Alemaniako ohiko irudi kischtak erabili zituen margolan figuratiboetan, eta errealismo kapitalista delakoa osatu zuen, Richterrekin eta Konrad Fischerrekin batera. 1966an, Artista Gazteentzako Saria eskuratu zuen Polkek, eta 1975ean, Sao Pauloko Bi Urtekoko saria. Handik bi urtera, aukera eman zioten Hanburgoko Arte Ederretako Kolegioan irakasle izateko. 1960ko hamarkadan, etengabe bidaiatu zuen, eta gai ikonografikoak eta argazkietan oinarritutako koadroak margotu zituen nagusiki, Picabiaren surrealismoaren ildoari jarraituz. Gaztetako trebakuntzara itzuliz, Zuricheko Grossmünster katedraleko beirate koloreztatuak egin zituen 2006tik 2009ra.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.