Sifan Hassan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sifan Hassan
Remove ads

Sifan Hassan (oromoeraz: Siifan Hassan; Adama, Etiopia, 1993ko urtarrilaren 1a) jatorri etiopiarreko herbeheretar korrikalaria da, distantzia ertaineko eta luzeko lasterketetan espezializatua.[1] 5.000 m eta 10.000 m lasterketatan munduko txapelduna izan zen2019an eta txapeldun olinpikoa 2020an. 2024ko Olinpiar Jokoetan maratoia irabazi zuen.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads
Remove ads

Ibilbidea

Behin baino gehiagotan izan da Europako eta munduko txapeldun, bai aire zabalean, bai pista estalian ere. Bi urrezko domina irabazi zituen 2019ko Munduko Txapelketan, 1500 metroko eta 10.000 metroko probetan, Munduko Txapelketa edo Olinpiar Joko berean hori lortzen duen historiako atleta bakarra bilakatuz (gizonezko zein emakumezko).[3] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu du 5000 metroko lasterketan[4] eta 10.000 metroko lasterketan eta brontzezkoa 1.500 metrokoan.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 5.000 metrotan brontzea eta 10.000 metrotan zilarra eskuratu ondoren maratoia irabazi zuen, amaierako esprint itxian Tigst Assefa etiopiarra garaituz[5]. Atletismoko hiru proba luzeenetan dominak lortzen dituen lehen atleta da (emakumezko zein gizonezko) 1952an izan ziren Olinpiar Jokoetatik[5]. Maratoian irabazitako domina jasotzeko podiumean hijaba jantzita atera zen, Frantziak Olinpiar Jokoetan hijaba debekatu izanaren aurrean protesta egiteko.[2]

Remove ads

Nazioarteko emaitzak

Informazio gehiago Olinpiar Jokoak, Urtea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads