From Wikipedia, the free encyclopedia
Sidney Sheldon (Chicago, Illinois, 1917ko otsailaren 11 – Rancho Mirage, Kalifornia, 2007ko urtarrilaren 30a) estatubatuar zinema-gidoigilea eta eleberrigilea izan zen.
Sidney Sheldon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sidney Schechtel |
Jaiotza | Chicago, 1917ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Rancho Mirage, 2007ko urtarrilaren 30a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northwestern Unibertsitatea Weinberg College of Arts and Sciences (en) East High School (en) Senn High School (en) Northwestern University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, antzerkigilea, film-zuzendaria, aktorea, telebista-ekoizlea, prosalaria eta ikertzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | drama detektibe-fizkioa romance novel (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
Northwestern Unibertsitatean aldi batez ikasi ondoren, karrera militarra hasi zuen, baina 1941ean bere karguak kendu zizkioten. Garaitsu hartan, Ben Robertsekin lan egin zuen, lehen gidoiak eta Broadwayrako ekoizpenak prestatzen. 1948an gidoi onenaren Oscar Saria eman zioten The Bachelor and the Bobby-Soxer (1947) lanarengatik, eta harrezkero, hainbat gidoi ospetsu idatzi zituen: Easter Parade (1948), Jumbo (1962) eta abar. 1963. urtean telebistan hasi zen, telesailak sortzen, produzitzen eta idazten; Emmy Sarietarako izendatu zizkioten The Patty Duke show (1963-1966, Patty Dukeren showa), I Dream of Jeannie (1967-1970, Jeannirekin amets egiten dut) eta abar. Eta Sheldonena da, orobat, Hart to Hart (Hart Harten kontra) ospetsua ere. Horrela, arrakasta handiko karrera osatu zuen XX. mendearen lehen erdian, batez ere, telebista, zinema eta antzerkirako lanak idatziz. 1970eko hamarraldian, eleberrigintzan hasi zen. The Naked Face (1970, Alderdi gordina) bere lehen eleberriarekin misteriozko eleberri onenaren Edgar Saria irabazi zuen, eta harrezkero, zenbait best-seller idatzi zituen, adibidez, Bloodline (1977, Odol-lerroa) eta Windmill of the Gods (1987, Jainkoen haize-errota), telebistarako sail txiki bihurtu zituenak. Aipagarriak dira, era berean, The Sands of Time (1988, Denboraren hareak), The Doomsday Conspiracy (1991, Azken epaiaren eguneko matxinada), The Stars Shine Down (1992) eta abar. Antzerkian nabarmentzekoak dira The Merry Widow (1943, Alargun alaia), Redhead (1959, Burugorri).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.