From Wikipedia, the free encyclopedia
Sexu industria izenak gaur egun indar handiko negozio esparrua definitzen du. Entretenimendu industriarekin lotuta, erotismo eta sexuarekin erlazionatutako aktibitateak eta ikuskizunak eskaintzen ditu. Industria mota hau mundu mailako ekonomian paper handia hartzen ari da. Modu eta euskarri askoren bitartez agertu daiteke eta aukera horiek Internet zabaltzearekin batera ugaldu egin dira. Horrela, betiko argazkiekin eta aldizkari erotikoekin eta zuzeneko ikuskizunekin batera oso formato desberdinen bidez aurkeztu daiteke: DVDak, webguneak, telefonoen bidez, bideo-jokuak...
Esparru horretan indar handiko enpresak aurki daitezke: Hustler (gizoneei zuzendutako hilabetekaria); SexTV: The Channel (kable bidezko telebista digitala); Artemis (putetxe), Alemaniako mega putetxea), edo Ann Summers (Britania Handiaren sex shop katea). Euskal Herrian sex shopen eskaintza gora egin du azken urtetan. Industria honetan magnate ezagunetarikoa Hugh Hefner dugu, Playboy aldizkariaren sortzailea. Pornoaren industriak urtean 60.000 milioi dolar sortzen ditu.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.