politikari libanoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Selim Ahmad al-Hoss (Beirut, 1929ko abenduaren 20a – ibidem, 2024ko abuztuaren 25a) libanoar ekonomialari eta politikaria izan zen. Libanoko lehen ministroa izan zen lau aldiz.
Familia musulman suni batean jaio zen. Ekonomia ikasi zuen Beiruteko Amerikar Unibertsitatean, eta negozio eta ekonomia ikasketak zabaldu zituen Indianako Unibertsitatean.
Libanoko lehen ministroa izan zen lau aldiz. Lehen aldia, 1976 eta 1980 bitartean, Libanoko Gerra Zibilean izan zen. Bigarrenean, 1987 eta 1989 artean, gatazka konstituzional bat sortu zen 1988an, Amin Gemayel presidentearen agintaldia amaitu zenean. Gemayelek behin-behineko lehen ministro izendatu zuen Michel Aoun jenerala presidente berria aukeratzen ez zen bitartean, baina Hossek uko egin zion dimisioa emateari. Bi gobernuren arteko gatazka bortitza izan zen, eta 1990ean amaitu zen gerra zibila.
1989tik 1990era iraun zuen hirugarren agintaldiak, eta 1997tik 2000ra laugarrenak.
Behin behineko presidente ere izan zen 1988ko irailaren 22tik 1989ko azazaroaren 5era eta 1989ko azaroaren 22tik 1989ko azaroaren 24ra.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.