From Wikipedia, the free encyclopedia
Libanoko Gerra Zibila (arabieraz: الحرب الأهلية اللبنانية) Libanon izandako alderdi anitzeko gerra zibila izan zen. Gerrak 1975 eta 1990 artean iraun zuen eta 150.000 eta 230.000 zibil artean hil ziren. Beste milioi bat (biztanleriaren laurden bat) zauritua izan zen, eta egun oraindik 350.000 lagun lekualdatuta daude. Gainera orduko exodo jendetsuan ia beste milioi batek herrialdea utzi zuen. Gerra osteko siriar okupazioak politikoki nahiko negatiboa izan zen bertoko kristauentzat, bere lider gehienak erbestean, presondegietan edo hilak zirelako.
Libanoko Gerra Zibila | |
---|---|
Beirut 1978ko apirilean. | |
Data | 1975eko apirilaren 13a –1990eko urriaren 13a |
Lekua | Libano |
Emaitza | Taifeko itunak |
1975eko apirilaren 13an, Libanon eskuin muturreko kristau maronita talde batek palestinarrez betetako autobus bati eraso egin eta, ondorioz, Gerra Zibila hasi zen. 26 hildako eragin zituen erasoak.[1]
Libanoko ezkerreko alderdi, panarabista eta musulmanek palestinarrekin egindako aliantzaren aurkako altxamendua zen. Historialariek egun ez daude ados gerra zibilaren jatorriari buruz. Hala ere, Palestinaren Askapenerako Erakundearen agerpenak palestinar errefuxatuen militarizazioa suposatu zuen eta honek beste alderdiei (kristuak, drusoak, bertoko xiitak eta sunitak) armak hartzera behartu zien.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.