From Wikipedia, the free encyclopedia
Sareko Euskal Gramatika Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuaren lan bat da, unibertsitateko espezialistarik nabarmenenek prestaturiko euskararen gramatika Interneten guztien eskura jartzeko asmoa duena.[1] Ekimen hori 2008an abiatu zen,[2] eta 2010eko martxoaren 31n plazaratu.[3] Proiektu dinamikoa da: dagoeneko sartuta dagoen material ugaria eguneratu eta osatzeaz gainera, beste material batzuk sartuz joango dira.[2]
Izena gorabehera, ez da gramatika soila. Izan ere, euskararen barne arauak azaltzeaz gainera, euskal hizkuntzaren beste hainbat arlori buruzko argibideak ere ematen ditu: soziolinguistikari, historiari, fonetika eta fonologiari, lexikoari, mofosintaxiari eta euskalkiei buruzkoak, besteak beste.[3][2]
Sarean garatutako proiektua izanik, teknologia berriek eskaintzen dituzten lanabesak baliatu dituzte Sareko Euskal Gramatika atontzeko,[3] hala nola: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hainbat hizkuntzatan), eta abar.[2]
Sareko Euskal Gramatikako zuzendariak Pello Salaburu, Patxi Goenaga eta Ibon Sarasola euskalari eta hizkuntzalariak dira, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak hirurak. Gainera, EHUko bertako eta beste hainbat tokitako hizkuntzalari ugarik parte hartzen dute egitasmo horretan, Sareko Euskal Gramatikako atalak eginez.[3][4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.