australiar aktorea eta ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarah Wynter (Newcastle, Australia, 1973ko otsailaren 15a)[1] australiar aktorea eta ekoizlea da. Ezaguna egin zen lan hauetan: 6. eguna (2000), 24 (2001) eta Species II (1998).[1] Windfall eta Flight of the Conchords telesailetan ere parte hartu zuen.[2][3][4]
Sarah Wynter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newcastle (Australia), 1971ko otsailaren 15a (53 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dan Peres (en) (2005 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta ekoizlea |
Aktore izan nahi zuenez, Wynter AEBra joan zen bizitzera, eta New York hirira joan zen arte dramatikoa ikastera. Hasieran, Sex and the City telesail ezagunaren atal pilotuan agertu zen.[5] Handik gutxira, 24 telesaileko aktoreetako bat izan zen. Kate Warner pertsonaia izan zen, eta telesailaren 24 ataletan agertu zen. Gero, La zona muerta telesailean paper garrantzitsua lortu zuen eta 2006an Windfall telesailean protagonista izan zen.[5]
Hainbat serietan lan egin du, besteak beste, Californication, Flight of the Conchords, Blue Bloods eta Law & Order: Special Victims Unit.[6]
Bere lehen filma Species 2 izan zen, non Patrick Ross astronautaren bikotekidea interpretatu zuen. Bi urte geroago, The 6th Day zientzia-fikziozko pelikulan agertu zen Arnold Schwarzeneggerrekin batera, eta Lost Souls filmean Winona Ryderrekin. Hainbat film independentetan parte hartu du.[5]
2001eko Bruce Beresforden Bride of the Wind (Haizearen andregaia) filmean Alma Mahler austriar musikagilea interpretatu zuen, Anna Mahler eskultorearen ama, eta, besteak beste, Gustav Mahler juduaren emaztea.[7]
Daniel R. Peresekin ezkondu zen 2005eko abuztuaren 20a eta 2014an dibortziatu. Hiru ume ditu: Oscar Dallas Wynter Peres, Samuel Wynter Peres eta Julian Wynter Peres.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.