Santa Maria del Fiore basilika Florentziako goi elizbarruti katoliko erromatarreko katedrala da (italieraz duomo, latinezko Domus dei izenetik datorrena, Jainkoaren Etxea), bere kupulagatik nabarmentzen dena. Arte gotikoaren eta Pizkunde italiarraren hasierako maisu lanetako bat da. Toskanako hiriburuaren botere eta aberastasunaren ikur XIII. eta XIV. mendean, florentziar katedrala kristautasunaren eraikinik handienetako bat da. Bere izenak ("Santa Maria Loreetakoa" bezala itzultzen dena) liliari erreferentzia egiten dio, Florentziako ikurra dena, edo agian hiriaren antzinako izena den Fiorenzari. Baina, beste alde batetik, XV. mendeko dokumentu batek "lorea"k Jesusi erreferentzia egiten diola dio.
Santa Maria del Fiore | |
---|---|
Florentziako erdigune historikoa Piazza del Duomo | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′23″N 11°15′25″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1296ko irailaren 8a |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Florence (en) |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Arnolfo di Cambio Filippo Brunelleschi Andrea Pisano Francesco Talenti (en) Giotto di Bondone Emilio De Fabris (en) Giovanni di Lapo Ghini (en) Andrea di Bonaiuto Taddeo Gaddi (en) Benci di Cione Dami (en) Neri di Fioravante (en) Antonio Ciaccheri (en) |
Materiala(k) | haitzurdina eta adreilua |
Estiloa | pizkundetar arkitektura Italian Gothic architecture (en) |
Dimentsioak | 114,5 () × 90 () × 153 () m |
Azalera | 8.600 m² |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Duomo, 50122 Firenze FI, Italy |
E-posta | mailto:opera@operaduomo.firenze.it |
Telefonoa | tel:+39-055-230-2885 |
Webgune ofiziala | |
Bereziki Brunelleschik eginiko kupula, 100 metroko barne altuera, 114,5 metroko kanpo altuera, 41 metroko barne diametroa eta 45,5 metroko kanpo diametroa dituena, Giottoren kanpandorre independentea, 82 metroko altuera duena eta San Joan bataiategia, Florentzian Gurutze Santuaren Basilika eta Santa Maria Novellaren ondoren eraikia Lorenzo Ghibertik eginiko brontzezko ate ospetsuekin. Multzoa, elizak, kanpandorreak eta San Joan bataiategiak osatua, hiriaren erdian, Florentziako bitxi artistiko eta arkitektonikorik bikainenetako bat da.
Santa Reparata izeneko antzinako elizak bete zuen toki berean eraiki zen, bere eraikuntza Pisa eta Sienako katedral berrien handitasunaren ondorioz bultzatua izan zelarik. XIII. mendearen amaieran Santa Reparataren antzinako eliza, jada 900 urte zituena, behera bota zen, dokumentuek aipatzen duten bezala. Are gehiago, txikiegia zen biztanleriaren hazkuntza azkarreko garai batean. Florentzia oparoak bere arerio toskanarrak ziren Pisa eta Sienaren handitasuna eta bikaintasuna gainditu nahi zituen eliza bikain batekin, askoz handiagoa tamainaz eta kanpoaldetik askoz modu aberatsagoan apaindua. Katedral hau, amaitu zenean, Europako handiena bihurtu zen, 30.000 pertsonarentzako tokia zuena. Gaur egun lau katedralek baino ez dute gainditzen tamainari dagokionez: Vatikanoko San Petri basilika, Londresko San Paulo katedrala, Sevillako katedrala eta Milango katedralak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.