eraikitako euskal ondare nabaria Erriberagoitia From Wikipedia, the free encyclopedia
Santa Isabel eliza Arbiganoko parroki-eliza nagusia da.
Santa Isabel eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Erriberagoitia |
Koordenatuak | 42°48′19″N 2°55′59″W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 12 |
2009ko martxoaren 20an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Gurutze latindarreko oinplanorik ez duen parrokia-eliza da. Burualdea estuagoa du, pinoian. Harlanduz, harlanduskaz eta luzitutako harlangaitzez egina dago. Elizaren bolumenak gurutze latindarreko oinplanoarekin bat egiten du iparraldean. Ipar-mendebaldean antzinako hilerria dago, horma batez inguratuta. Hegoaldean, berriz, bolumena prisma-formakoa da, sakristia eta elizpea gurutze-besoaren lerroraino iristen baitira. Hego-ekialdean prisma-formako kanpandorrea du. Kanpaien gaineko arkuak puntu-erdikoak dira, eta estalkia lau isurikoa. Hegoaldeko arkua hormatuta dago eta erlojua dago han. Dorrearen hego-ekialdea eta hego-mendebaldea horma-bular sendoz indartuta daude, pitzadurei eta ezegonkortasunari aurre egitearren.
Hegoaldetik du sarrera; puntu-erdiko elizate handia eta luneta-ganga zeharkatu behar dira elizara sartzeko. Sarrerak ateburu xumea du. Nabeak hiru atal eta burualdea ditu, azken hori luneta-gangaz egina. Beste hiru atalek ertz-ganga dute, lore handiekin. Kaperak kanoi-gangaz estalita daude. Epistola-kaperan, iparraldean, harlandua nabarmentzen da, nahiz eta luzituta egon; moldurazko sarrera-arkua eta inposta ditu. Nabearen muturrean koru altu bat dago, egurrezko karela duena. Sakristia txikia da, angeluzuzena, eta sabai soila du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.