From Wikipedia, the free encyclopedia
Sandalo zuria (Santalum album) santalazeoen familiako Santalum generoko zuhaitz-espeziea da. Itxuraz intxaurrondoaren antzekoa da, baina neurriz hura baino txikiagoa. Zur zuria eta usaintsua du. Hostoak bakunak, osoak, zabalak eta puntaestuak ditu, elkarren aurka antolatuak. Lore txikia izaten du, eta fruitua gereziaren antzekoa. Indian eta Malaysiako uhartedian eta Australian hazten da, batez ere. Zura oso egokia da lantzeko. Intsentsuaren antzera, gai lurrintsu gisa ere erabiltzen dute hinduistek eta budistek, horretarako makila txikietan prestatu eta errez. Sustrai oliotsuak ditu, eta hazten den lurraldeetako biztanleek haietatik ateratzen duten olioa gorputza igurzteko eta xaboia eta gai lurrintsuak egiteko erabiltzen dute.
Sandalo zuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Santalales |
Familia | Santalaceae |
Generoa | Santalum |
Espeziea | Santalum album |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.