San Saturio baseliza
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Saturio baseliza (gaztelaniaz: Ermita de San Saturio) Soria hiritik gertu dago, izen bereko probintzian, Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoan. Duero ondoko harkaitzetan eraikita, oso inguru ederra eta misteriotsua da tenpluko ordenaren tradizioarekin lotuta. Baseliza horretan Saturio izeneko Erdi Aroa bizi izan zen santuaren gorputza gordetzen da.
San Saturio baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Soriako probintzia |
Udalerria | Soria |
Koordenatuak | 41°45′13″N 2°27′26″W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Osma-Soria (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
BIC | Bien de Interés Cultural |
Historia
Uste guztien arabera Tenpluko Ordenak inguru hori guztia kontrolatzen zuen, Peñalba kobazuloaren sarbidea barne. Horren gainean San Miguel de la Peña izeneko baseliza eraiki zen. Gaur egungo elizak oktogono itxura du, Tenpleko eraikinetan ohikoa zena, alegia. Antza, kobazulo horretan anakoretak bizi ziren, tartean Saturio zeina gaur egun Soria hiriaren patroia den. Santu horren gorpuzkinak hasiera batean kobazuloan gordetzen ziren baina eliza berria egin zenean, XVI. mendean, bertara eraman zituzten.
XVI. mendeko eraikina Pedro Ajín arkitektoak egin zuen, barroko estilo barruan. Elizarekin batera kobazuloa ere kontserbatzen da.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Baselizari buruzko dokumentala.
- (Gaztelaniaz) Informazio turistikoa eta bisitak.[Betiko hautsitako esteka]
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.