San Ignazio Loiolakoaren monumentua (Iruñea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Ignazio Loiolakoaren monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen monumentu bat da. Iruñeko Bigarren Zabalguneko San Ignazio etorbidean dagoen San Ignazio eliza eta San Ignazio basilikaren ondoko lorategi batean dago.
San Ignazio Loiolakoaren monumentua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2005eko uztailaren 29a |
Arkitektura | |
San Ignazio Loiolakoaren omenezko monumentua da. 1521eko maiatzean, Gaztelako giro nahasia profitatuz eta Nafarroako erresuma berreskuratzeko asmoarekin, Henrike II.a Nafarroakoaren tropek Nafarroan sartu ziren eta Iruñean gotorturik zeuden Gaztelako erregearen aldeko tropak setiatu zituzten. Iruñeko gaztelar tropa defendatzaileen buruzagitza Ignazio Loiolakoak eta bere anaia Martinek hartu zuten. Setio horretan zauritu zuten Inazio Loiolakoa, eta zauri horiek bizitza guztirako herren utziko zuten.
Monumentuari itzala ematen dioten bi arbolak cercis siliquastrum espeziekoak dira, Judasen arbola bezala ezagutzen dena, kondairaren arabera Juda Iskariote arbola honetan urkatu baitzen Jesus traizionatu eta saldu ondoren.
XX. mendearen lehen urteetan, Joan Flotatsek brontzez modelatu zuen Iñigo Loiolakoa Iruñeko setioan zauritua izan eta gero haren zerbitzariek gidatuta bere etxeko atarira iristen zen unea irudikatzen zuen eskultura-multzoa. Pieza hori San Ignazioren sortetxearen atarian kokatu zuten, Loiolako Santutegian, Azpeitian (Gipuzkoa). 1950ean, Áureo Rebolé eskultoreak brontzez egindako jatorrizko lan haren kopia egin zuen, kareorea eta harri artifiziala erabilita.
2005eko uztailaren 29an, Rebolék egindako eskulturaren ordez brontzezko multzo bat jarri zuten. Multzo hori Joan Flotatsek eskaiolaz egin eta Manresako gogo-jardunetako etxe batean aurkitu zuten jatorrizko ereduari orpoz orpo segituta egin zen.
Harri eta brontzez egina dago.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.