Getariako mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
San Anton mendia —ekialdetik begiratzen zaionean duen formagatik, Getariako arratoia edo sagua izenaz ere ezaguna[1][2][3][4]— Getariako itsasbazterreko mendia eta erdiuhartea da, mendi hegal malkartsukoa. Euskal Herriko itsasertzeko gune ezagunenetariko bat da. Aisialdirako erabilera du nagusiki, hala getariarrentzat, nola kanpotik etorritako bisitarientzat.
San Anton | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 78 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′32″N 2°12′05″W |
Mendikatea | Garateko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Kosta |
Udalerria | Getaria |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Getariatik |
Landare mota ugari —bertakoak eta exotikoak— dituen parke natural interesgarria du. Mendi mazelaren goialdea leunagoa da, eta funtsean apaingarria den zuhaizti batek estaltzen du. Itsaslabarren eremuan, ordea, haitzak bereizgarri duen landaredia gorde du; esate baterako, oso bakana den Armeria euskadiensis endemismoa.
XV. mende arte uhartea izan zen. Mende hartan, baina, istmo artifizial baten bitartez herriari lotuta geratu zen. Gorako bidean, itsasargia ikusiko dugu lehenbizi; hortik ematen zuten baleen edo ekaitzen etorreraren berri. Itsasargia utzi eta gorako bideari jarraituz, mendiko punturik altuenera iritsiko gara, eta hantxe Katxapo izeneko eraikuntza txikia dago. Tontor horretatik, Euskal Herriko kostaldearen zati luze bat ageri da.
Bestalde, San Antongo behatokitik ere Getariatik Matxitxako lurmuturrera doan kostaldearen ikuspegi bikainak daude.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.