Samira Said
abeslari marokoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Samira Said (arabieraz: سميرة سعيد) (Rabat, 1958ko urtarrilaren 10a) Marokon jaiotako pop abeslari marokoar-egiptoarra da[1]. Musika arabiarra poparekin uztartzeagatik txalotua eta kritikatua izan da[2].
Samira Said | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | سميرة عبد الرزاق بنسعيد |
Jaiotza | Rabat, 1958ko urtarrilaren 10a (67 urte) |
Herrialdea | Maroko Egipto |
Bizilekua | Kairo |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hani Mehanna (en) (1988 - 1994) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Influentziak | Umm Kulthum eta Shadia (en) |
Genero artistikoa | Arabiar musika music of Egypt (en) Marokoko musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa pianoa |
Diskoetxea | Mazzika (en) Rotana Music Group (en) |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Samira Said Rabaten jaio zen 1958an. Bederatzi urte zituela Marokoko telebistako Mawaheb musika sioak deskubritua izan zen[1] eta handik gutxira Egiptora bizitzera joan zen familia, horrela mundu arabiar guztian ezagun bihurtu zen hurrengo urteetan.
Abesti gehienak arabieraren egiptoko dialketoan grabatu baditu ere gutxi batzuk marokoar dialektoan kantatzen ditu. 1977tik Kairon bizi da[2] eta 1980 urtean Maroko ordezkatu zuen Eurovision lehiaketan, Egipton jadanik ezaguna zen Bitaqat Hub abestiarekin[1]. Ordurako jadanik hiru disko argitaratuak zituen.
1980 eta 1990 hamarkadetan disko ugari atera zituen, urte batzutan hiru eta 1986an lau ere bai. Egipton arrakasta handia lortu zuten abesti pila bat Samirak eginak dira, hala nola: "Ben Leef" ("bizitzaren zirkulua"), "Sayidati Sadati" ("emakumeak eta gizonak"), "Malich Enwan" ("gertu zaudenean") and "Akher Hawa" ("azken maitasuna"). Mohamed El Mougi konposatzailearekin ere lan egin zuen eta Saaktob Ismak Ala Arrimal ("zure izena idatziko dut hareatan") filmean abestu eta aktore lanak egin zituen.
2000 urtean "Lilah Habibi" ("gau bat, maitea") abestiarekin egindako bideoklipa[3] mundu arabiarreko onena aukeratua izan zen Kairoko Arabiar Musika Jaialdian eta Youm Wara Youm diskoak 2003an Ekialde Hurbileko diskorik salduenaren saria eskuratu zuen World Music Awards sarietan[4]. Urte berean BBC-k munduko musiken saria eman zion eta Ekialde Hurbileko abeslari onena izendatu zuen[5].
2009 urtean 100.000 ikusleren aurrean eman zuen kontzertua Agadirren, Marokon[6].
Samira Saidek 60 milioi kopia saldu ditu eta Awweeni Beek diskoa Ekialde Hurbilean inoiz egin den diskorik arrakastatsuena izan da, 10 milioi kopia saldu baititu[7].
Aktibismoa
2006an Frantziako inmigrante-auzoetan izan ziren istiluen ondoren erlijio desberdinetako jendearen arteko elkartasuna bultzatzeko kontzertuak eman zituen[8].
Diskografia
|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.