Salat
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Salat (euskaraz: «eguneko otoitz», arabierazko صلاة hitzetik ekarria; pl. صلوات ṣalawāt) edo namaz (persieraz: نَماز) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Egunean bost bider egin behar ditu horiek Meka aldera (alkibla aldera) begiratuz; egunsentian, eguerdian, arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, arratsaldean eguzkia ezkutatu baino lehen, eta, azkenik, gauean.
Salat baino lehen ikuzketa errituala egin behar dute. Musulman guztientzat derrigorrezkoa da, nerabezaroaurrekoak, menstruazioa izaten dutenak edo erditze osteko 40 egunetan odoletan direnak izan ezik.[1] Islamean ez dago liturgiarik, ezta apaizik ere; berez, predikatzaileak, eta otoitza gidatzen duten arduradunak (imamak) baizik ez daude, eta meskitatik otoitzera dei egiten dutenak (muezzinak); ostiraletan egiten da otoitza meskitan eta aurretik imanak sermoi edo hitzaldi bat esaten du politikari, gizarteari eta moralari buruz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.