Sudango Herriaren Askapenerako Mugimendua (ingelesez: Sudan People's Liberation Movement, SPLM) eta bere adar militarra den Sudango Herriaren Askapenerako Armada (Sudan People's Liberation Army, SPLA), elkarrekin Sudan People's Liberation Army/Movement (SPLA/M) izenaz ezagunak, 1983tik Hego Sudanen independentziaren alde borrokatzen duen taldea da.
Sudango Herriaren Askapenerako Mugimendua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | SPLM | |
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Hego Sudan | |
Ideologia | nazionalismoa | |
Kokapen politikoa | ororen alderdi | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Salva Kiir Mayardit | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1983 | |
Sortzailea | ||
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Herrialde honetako biztanleen ordezkari nagusitzat jotzen da eta 2005ean Bake Itun Zehatza (Comprehensive Peace Agreement, CPA) sinatu zenetik Sudango gobernuan presidenteordetza izendatzen du eta Hego Sudanen sortu zen gobernua kudeatzen du. 2011ko urtarrilean herrialdean independentziari buruzko erreferendum bat antolatu zen; baiezkoak irabazi zuen eta honen ondorioz, estatu berri batean alderdi nagusia bihurtu zen. John Garang mugimenduko lider historikoa izan zuen buruzagi 2005eko uztailaren 30a arte; harrezkero Salva Kiir Mayarditek ordezkatzen du. Aldi berean biak izan dira orain arte Hego Sudango gobernuak izan dituen presidenteak.
Historia
SPLA/M 1983an sortu zen talde matxino gisa; sortzaileen artean Bor, Pochalla eta Ayod hirietan zeuden Sudango armadako soldadu hegosudandarrak egon ziren. Sudango Lehen Gerra Zibilaren urteetan (1955-1972) altxatutako Anya-Nya mugimenduan parte hartu zuten kide batzuekin bat egin zuten; azken hauek Etiopian zeuden errefuxiatuta. Mugimendua John Garang koronelak, Salva Kiir Mayardit kapitainak eta William Nyuon Bany eta Kerubino Kuanyin Bol komandanteek sortu zuten.
Sudanen agintea izan duten Jaafar Nimeiri, Sadiq al-Mahdi eta Omar al-Bashirren gobernuen kontra aritu izan da orain Sudango Bigarren Gerra Zibila (1983-2005) deitzen den gerran. Hego Sudanek iparralde arabiera hiztun eta musulmanarekin dituen desberdintasun erlijioso, nazional, linguistiko ugariak daude Afrikako gerrarik luzeena izan den honen oinarrian, baita herrialdearen baliabide ekonomikoak defendatzea ere.
Banaketak
Hego Sudanek dauzkan zabalera handia eta herri aniztasuna direla medio mugimenduaren historian zehar banaketa batzuk egon dira; askotan banaketa hauek bultzatu zituen faktorea SPLMn dinka herriko kide batzuek (Garang eta Kiir dinkak dira) duten nagusitasuna dago baina Khartumgo gobernuak hegosudandarrak banatzeko eginiko ahaleginek ere bere garrantzia izan dute. 1991ko hasieran Riek Machar (nuer herrikoa) eta Lam Akol buru zituen eta SPLA-Nasir izena hartu zuen taldeak Garangen aginteari aurre egin nahi izan zion. Arrakastarik izan ez bazuen ere, hegosudandarren arteko borrokaldiak egon ziren eta beste talde batzuk sortu ziren, adibidez Kerubino Kwanyin Boln SPLAko Bahr al Ghazal eskualdeko taldea.
Banaketa horiek gobernu zentralarekiko elkarrizketak oztopatu zituen. SPLA-United izena hartua zuen SPLA-Nasir taldeak izan zuen aldaketa prozesuaren ostean South Sudan Independence Movement/Army (SSLM) izena eman zitzaion. 1997ko apirilean beste talde txikiago batzuek aparteko bake itun bat sinatu zuten Khartumekin eta United Democratic Salvation Front (UDSF) eratu zuten.
Bake ituna eta batasuna
2005ean mugimenduak eta Sudango gobernuak bake ituna sinatu zuten. Horren arabera autonomia era ofizialean onartzen zitzaion eta harrezkero SPLM alderdi politikoa da. Sudango gobernuan lehendakariordetza eta beste postu batzuk (gobernuaren herena gutxi gorabehera) okupatzen dituzte, krisi batzuk suertatu badira ere: 2007ko urrian gobernua utzi zuten, gobernu zentralak akordioa betetzen ez zuelakoan[1]; krisialdi horrek bi hilabete iraun zuen.
Gobernuan parte hartzeagatik ez zuen inolaz ere berezko estatua sortzeko eskaera albo batera utzi eta 2011ko urtarrilean independentziaren gaineko erreferendum bat egitea hitzartuta dago. Hegoaldeko gobernuan egoteak aurreko urteetan etsaituta zeuden hainbeste lagunekin berriro adiskidetzea erraztu du: adibidez Riek Machar presidenteordea da[2] eta South-South Dialogue ("Hegoaldea-Hegoaldea elkarrizketa") deitu denaren bidez mugimendu nagusitik kanpora zeuden talde txikiago batzuei eztabaida prozesuan esku hartzeko aukera eman izan zaie[3].
Aliantzak
Sudango gobernuak Uganda eta Eritreakoak SPLM laguntzeaz akusatu ditu. Zenbait urtetan Ugandako iparraldean base batzuk izan dituela ere aipatu da. Aldi berean, azken urteetan oso bortitza den Ugandako Lord's Resistance Army ("Jainkoaren Erresistentziaren Armada, LRA) talde fundamentalista kristaua SPLM eta Hego Sudango biztanleen kontra ari da bere lurraren barrutik.
1996an AEBek 20 bat milioi dolar balio zuen armamentua Omar al-Bashir Sudango presidentea bere kargutik botatzeko; AEBetako arduradunek Etiopia, Eritrea eta Ugandatik pasatutako arma horiek SPLArentzat zirela ukatu egin zuten baina zenbait iturriren arabera militar estatubatuarrak Hego Sudango matxinoekin batera ari ziren[4][5].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.