SKT Sekuentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
SKT Sekuentzia 2002 inguruan Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da. Boskotetzat hasi ziren, rock eta hip hop doinuak nahasiz. 2006an, lehen diskoa kaleratu zuten: Hautsetik, MusikHerria diskoetxearen laguntzaz.[1] 2008an, boskotetzat azken kontzertua eman zuten, Arraio Irratiaren bigarren urteurrenean. Gaur egun, hirukotetzat ari dira.[2]
SKT Sekuentzia | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zarautz (Gipuzkoa) |
Musika mota | Rock, Hip hop |
Urteak | 2002 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria |
Taldekideak | |
Imanol Epelde Mattin Epelde Gari Larrañaga | |
Lehengo taldekideak | |
Antxu Mattin Ostolaza | |
Informazio gehigarria | |
SKT Sekuentzia taldearen orria Jamendon |
Musika, hitz eta kontzeptu aldetik, osotasunean, oso planteamendu bitxia dauka taldeak, eta musika estilo ia guztietara zabalik daude: hardcorea (zentzu zabalenean), rapa, musika elektronikoa, ildo akustikoa, metala, bertsoak... Hitzetan, berriz, bidegabekerien eta zapaltzaileen kontrako salaketa, umorea, ironia barra-barra, eta sentimenduetan barrena begiratzeko jarrerak erakusten dituzte.[1]
Taldekideak
Oraingo taldekideak
- Imanol Epelde: ahotsa
- Gari: gitarra
- Mattin Epelde: bateria
Lehengo taldekideak
- Antxu: gitarra
- Mattin Ostolaza: baxua
Diskografia
Diskoak
- Hautsetik (MusikHerria, 2006)
- Etxe bat (2009)
- Pausoz pauso (2009)
Bildumetako parte-hartzeak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.