From Wikipedia, the free encyclopedia
Ruth Stiles Gannett Kahn (Brooklyn, New York, 1923ko abuztuaren 12a – 2024ko ekainaren 11) haur literaturako idazle estatubatuarra izan zen.
Ruth Stiles Gannett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1923ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2024ko ekainaren 11 (100 urte) |
Familia | |
Aita | Lewis Gannett |
Ama | Mary Ross Gannett |
Ezkontidea(k) | H. Peter Kahn (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vassar College (en) City and Country School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Lantokia(k) | Ithaca |
Lan nabarmenak | |
Ruth Stiles Gannett Greenwich Village auzoko City and Country Schoolen graduatu zen 1937an[1]. Geroago Bucks konderriko George Schoolen eta Poughkeepsieko Vassar Collegen ikasi zuen, eta 1944an kimikan lizentziatu zen[2][3]. Ondoren, Bostonera joan zen bizitzera, eta bertan Bostongo Ospitale Orokorrean lan egin zuen eta gero Massachusettsko Erradiazio Laborategian eta eskileku batean. Azkenean gurasoekin bizitzera itzuli zen, eta bertan amaitu zuen bere idazlanik ospetsuena. 1947an H. Peter Kahn (1921-1997) artista eta arte irakaslearekin ezkondu zen[4][5]. Zazpi alaba izan zituzten[5].
1948an Random House argitaletxeak My Father's Dragon Gannetten lehen liburua argitaratu zuen[2]. Geroago beste bi liburu idatzi zituen sail horretarako: Elmer and the Dragon eta The Dragons of Blueland. Liburuak Ruth Chrisman Gannettek, egilearen amaordeak, ilustratu zituen[3]. Guztira hamalau hizkuntzatara itzulita daude[6].
Trumansburgen (New York) bizi zen, Cornell Unibertsitatetik gertu, non Peter Kahnek berrogei urtez lan egin zuen[6]. 2024ko ekainaren 11n hil zen, 100 urte zituela[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.