kanariar triatleta From Wikipedia, the free encyclopedia
Ruth Brito Curbelo (Lanzarote, Kanariak, 1980ko apirilaren 4a), distantzia luze eta ertaineko triatloian lehiatzen den kirolari kanariarra. Gasteizen bizi da. Distantzia Ertaineko Espainiako txapelduna (2017) eta Distantzia Luzeko Triatloiko munduko txapelduna (2012) izan da. Ez da kirolari profesionala, eliteko kirolaria, ama eta langilea da.[1][2]
Ruth Brito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lanzarote, 1980ko apirilaren 4a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | triatleta |
Ruth Brito Curbelo Kanarietako Lanzarote irlan jaio zen 1980ko apirilaren 4an.[1] Hainbat ezizen ditu: Cancellara, Paperas, baina batez ere Ruti. Gorputz Hezkuntza ikasi zuen Kanaria Handiko Las Palmasen.[3] Lanzarote eta Gasteizen artean bizi da. 2007an iritsi zen Gazteizera.[4] Eneko Llanos triatloia du bikotekide.[5]Jon semea 2014. urtean jaio zen[6] eta zortzi urte geroago Mara alaba.[7]
2021 Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako suziria botatzeaz arduratu ziren Ruth Brito triatleta eta Elena Loyo atleta, beste hiru emakume kirolarirekin batera: Arantza Navarro medikuntza arloko ikerlaria, Maria Jose Saez de Cortazar Xixiluko hostalaria eta Jaione Prado merkataria, Exclusivos Moda-ren sortzailea.[8] Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan zituzten:
«Hiriari ekarpena egiten saiatzen garen andreak gara. Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira.»[9]
Heziketa fisikoa ikasi zuen, triatloian espezializatua. Erizaintza ikasi nahi izan zuen, baina ezin izan zuen. Bere desioa Triatloia zabaldu eta jende gehiagorengana iristea zen eta lortu du, hainbat gazte talde eta emakume nagusi entrenatzen baititu.[7]
Ruth Britoren iritziz Triatloiari ekiteko beharrezkoena:
Garrantzitsuena indar mentala da. Egunez egun jasan dezakezu, baina lehiaketa batean, eta are gehiago distantzia luzea bada, mila gauza gerta daitezke: uretatik gaizki atera, bizikletan ziztatu, nutrizio-gelak gaizki sentitu... Norekin borrokatu jakin behar da norgehiagoan, helmuga hori gurutzatzeko. Une horretan, gertatu zaizun guztia segundo batean ahazten da. Nire ustez, distantzia luzeko triatloia sari pertsonala da, zeure buruarekin baino ez zara lehiatzen, horixe da atseginena.[3]
Ume taldeez gain 2017 urte inguruan Emakumeak eta Triatloia taldearen buru da Ruth Brito. Talde hori triatloira hurbildutako 50 emakumek osatzen dute hiru azpitaldetan banatuta, itxaron zerrenda ere badute.[7] 2022an taldekide ziren, besteak beste, Amaia Sagasta alzheimer-printzipioa duen 45 urtekoa, eta Amaia Ortíz de Zárate, 60 urtekoa. Hainbat probatan parte hartzen dute, adibidez, Gasteizko Half-ean parte hartu zuten ekainaren 5ean: 1,9 kilometro igerian, 90 km bizikletaz eta 21 km oinez.[7]
Triatloia egiten hasi zen 17 urterekin Lanzaroten, eta jarraipen handia egiten zaio kirol horri, Lanzaroteko ironmana, munduko gogorrenetakoa, urtero bertan ospatzen baita. Arrecifeko Errege Klub Nautikoan egin zituen lehen urratsak sustapeneko triatloian, non udan igeriketa-eskolak ematen eta antolatzen baitzituen. Pixkanaka, triatloi laburrarekin eta distantzia ertainarekin probatu zuen.[3]
Denboraldi batez lehiaketatik urrun egon ondoren, lan eta osasun-arazoen ondorioz, berriro ere prestatu zen, eta 2017an itzuli zen lehiaketara, Eneko Llanosekin irteten hasi zenean. Hark kirolera itzultzera bultzatu zuen. Zortzi bat urtez Eneko Llanos bikoteari probetan lagundu zion munduan zehar. Gero alderantziz izan zen, Enekok berari laguntzen hasi zen.[7] Harrezkero, bera da entrenatzailea.[10]
2017. urteko abuztuan, Kanadako Triathon Distantzia Luzeko Munduko Txapelketan munduko elitean debutatzeko behar ziren puntuak lortu zituen, eta 15. postuan iritsi zen.[11][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.