Senegaleko informatikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Rose Dieng-Kuntz (1956- 2008ko ekainaren 30a) senegaldar informatikaria izan zen, adimen artifizialean espezializatua. Pariseko École polytechnique prestigiosoan inskribatu zen lehenengo emakume afrikarra izan zen. Bere doktoregorako espezializazioaren eremua programa informatikoetako paralelismoaren zehaztapena izan zen. Frantzian INRIA institutuan lan egin zuen (Informatika- eta Kontrol-Ikerketarako Institutu Nazionala), frantziar ikerketa-erakundea informatika, kontrol-teoria eta matematika aplikatua aztertzen dituena, non bere ikerketa-gaia internet bidezko jakintza-partekatzea zen.
Rose Dieng-Kuntz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rose Sophie Fatima Dieng-Kuntz |
Jaiotza | Dakar eta Senegal, 1956ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Senegal |
Heriotza | Niza, 2008ko ekainaren 30a (52 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Télécom Paris (en) École polytechnique (1976 - |
Doktorego ikaslea(k) | Fabien Gandon |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta artificial intelligence researcher (en) |
Enplegatzailea(k) | Institut National de Recherche en Informatique et en Automatique (en) (1985 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
2008an hil egin zen gaixotasun luze baten ondorioz. Bere heriotzak estatu mailako komunikabideen estaldura jaso zuen. Frantziako Goi-Mailako Irakaskuntzako eta Ikerketako Ministroak, Valérie Pécresse, tristura adierazi zuen, eta Rose Dieng-Kuntz-en heriotza honela zabaldu zuen: "Frantziak eta zientziaren munduak buru ameslari bat eta talentu neurrigabe bat galdu dute".[1]
Bere azken ikerketak jakintzaren kudeaketan eta Web semantikoan kontzentratu ziren. Oso aktiboa zen zientziarekiko bere zaletasun hura ikasleei transmititzeko, eta emakumezkoei bereziki, . Bere hitzetan:
Etorkizunari dagokionez, nik ikusten dudana "jakintza-Weba" da, gizabanakoak, erakundeak, herrialdeak eta kontinenteak bilduko dituena. Helburu dugun ikerketak enpresa munduaren eta komunitatearen arteko lankidetza hobetu nahi du "jakintza-sareak" eraiki ahal izateko, eta hori bat dator Europak “informazio-gizarte” batetik "jakintza-gizarte" batera eboluzionatzeko duen helburuarekin.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.