antzerkiko eta zinemako antzezlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Rosario Pino Bolaños (Málaga, 1871ko maiatzaren 24a- Madril, 1933ko uztailaren 13a)[1] Espainiako antzerki aktore eta txirrindulari afizionatua izan zen.
Rosario Pino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Málaga, 1871 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1933ko uztailaren 13a (61/62 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea eta zinema aktorea |
1871n Malagan jaioa, XIX.mendearen amaieran txirrindularitza praktikatzen zuen lehen emakumeetako bat izan zen.[2] Espainiako XX. mendeko lehen hereneko aktorerik distiratsuenetakoa.
Familia xumekoa, bere aita, Manuel Pino, inprentako langilea zen eta urte asko eman zituen Cervantes Antzokian lanean.
Rosario Pinok Narciso Díaz Escovar eta José Ruiz Borregok zuzentzen zuten Malagako Deklamazio Akademian ikasi zuen, non bere antzerkirako zituen gaitasun handiak aurkitu zituzten, Echegaray Elkartearen gaualdi batean hamabi urte besterik ez zituela debutarazi zioten.
Hala ere, aita lanik eta etxerik gabe geratu zen Malagako probintzia suntsitu zuen lurrikara baten ostean, eta familiak emigratu egin behar izan zuen, Bartzelonara lekualdatuz.[3]
Rosario Pinok antzezlanak errezitatzeko eta ikasteko zituen baldintza onak agerian utzi zituenez, Maria Tubau aktorearentzat gomendio bat lortu zuen, zeinak eguneko ogerleko baten truke kontratatu zuen.
Bartzelonako debuta Isidoro Valeroren zuzendaritzapean egin zuen. Kataluniako antzokietan ibili zen 1888tik aurrera María Tubau eta Ricardo Guerraren konpainiekin
Gero Madrilen instalatuta, Thermidor, Paris, fin de siècle edo Serafina, la devota bezalako lanak estreinatu zituen. 1893 eta 1896 bitartean Madrilgo Lara Antzokian antzeztu zuen Sobre gustos no hay nada escrito eta ondoren Teatro de la Comedia. 1906an bere enpresa sortu zuen Enrique Borrásekin batera eta gero Emilio Thuillierrekin.
Jacinto Benaventeren eta Álvarez Quintero anaien lanen interpretazioengatik nabarmendu zen batez ere. Bere lan esanguratsuenen artean daude Las flores, Los Galeotes, El marido de la Téllez (1897), Rosas de otoño, La losa de los sueños (1911), El genio alegre (1914), Malvaloca, El ruido ajeno, Amor y ciencia (1905), La ley de los hijos eta Cuando los hijos de Eva no son los hijos de Adán (1931)
María Guerrerorekin garaikidea, bi aktoreen artean lehia handia sortu zela uste zen, biografiek eta azken ikerketek lehia hori ukatu egiten dute ostera. [4]
Gasteizen bizi izan zen, Sur kalean (ondoren Manuel Iradier). Madrilen hil zen 1933an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.