Rosa Mariscal

sevillar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia

Rosa Mariscal Peña (Madril, 1970ko urtarrilaren 20a – Ibidem, 2022ko apirilaren 22a) sevillar aktorea izan zen.[1][2][3][4][5][6]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Rosa Mariscal
Bizitza
JaiotzaMadril, 1970eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2022ko apirilaren 22a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Itxi

Bizitza

Interpretazio eszenikoa, antzerkia, dantza eta ahotsa lantzeko hainbat ikastaro egin zituen.

Aktore ibilbidea

Hainbat film, antzezlan eta telesailetan lan egin zuen, eta ospe handiena Hospital Central telesailak eman zion, non Andrea Valverde pediatraren pertsonaia antzeztu zuen hiru urte baino gehiagoan. Telesailean, batez ere, Vilches pertsonaiarekin (Jordi Rebellón) izan zuen maitasun harremanarengatik nabarmendu zen.[7]

Zineman, Gracia Querejeta zinema zuzendariaren Cuando vuelvas a mi lado (1999) eta Miguel Santesmasesen Amor, curiosidad, prozak y dudas (2001) filmetan egindako lanak nabarmendu behar dira.

2022an hil zen, 52 urte zituela, urtetan pairatzen ari zen minbiziaren ondorioz.[8][9]

Filmografia

Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[10][11]

Filmak

Film laburrak

  • Cuando cae la tarde
  • Sótano (1997)
  • Se fue (1997), Jacobo Martosena.
  • El sueño del oso hormiguero
  • ¿Y si se lo digo? (2001), Eva Norbertorena.
  • Aliento (2001), Daniel Azancotena.
  • Pneuma (aire) (2001).
  • Ella nunca duerme (2002).
  • Elisa Guzmán (2004), Sonia Sebastiánena.
  • Una cierta idea de felicidad (2005), Javier Asenjorena.
  • Limbo (2006), Miguel Ángel Prietorena.

Telebista

Pertsonaia finkoak

Noizbehinkako pertsonaia

  • Señor alcalde (1998)
  • Periodistas (1998)
  • 7 vidas (2006), Carmen "Mamen" pertsonaia, 2 atal.
  • Herederos (2008)
  • Impares (2008)
  • Ángel o Demonio (2011)
  • La pecera de Eva (2011), Alicia pertsonaia, 9 atal.

Antzerkia

  • Todos eran mis hijos
  • Poeta en Nueva York
  • Yerma
  • Fuenteovejuna
  • El baile de las máscaras
  • Los Pelópidas
  • Una bala perdida
  • Rigoleto y los tres pelos del diablo (txotxongiloak)
  • Rondó para dos mujeres y dos hombres (2005), Francisco Vidalena
  • Cuando era pequeña (2006-2007), Tamzin Townsendena.
  • La Visita (2013-2015), Antonio Muñoz de Mesarena.

Sariak eta aintzatespenak

  • Balear Uharteetako Sari Nagusia, Palmako Tito's diskotekan, telebistako emakumezko aktore onenaren kategorian, Hospital Central telesailean egindako lanarengatik.
  • Emakumezko aktore onenaren Palmares Saria (2001), Eva Norbertoren ¿Y si te digo? lanarekin
  • 2001ean Malagako Zinemaldiko Epaimahaiaren Aipamen Berezia, Pilar Punzano, Silvia Marsó eta Esther Ortegarekin batera, Amor, curidad, prozak y dudas (2001) filmagatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.