Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rootkit bat baimenduta ez dagoen erabiltzaile bati sarbidea emateko diseinatu den software pakete maltzurra da. Rootkit bat detektatzea oso zaila da, bere presentzia ezkutatzea posible delako. Gainera, malware mota hau detektatzeko erabiltzen diren seguritate softwareak ere infektatu dezake ; honen ondorioz, ez dituzte rootkit-ak detektatuko. Gehienetan, hackerrek haien biktimen ordenagailuetan sartzeko erabiltzen dute beraien informazio pribatua lapurtzekoa asmoz.
Software maltzur honek, ordenagailu baten administratzaileak egin ditzakeen aldaketa berdinak egin ditzake. Hau da Rootkit batek egin edo modifikatu ahal duena:
Sei mailatan banantzen dira Rootkit-ak. Kutsatutako zatiaren eta haren sakontasunaren arabera:
Malware mota honek ondo funtzionatzen badu, infektatu den erabiltzailea ez da konturatzen. Rootkit-ak detektatzeko modurik hoberena arlo honetan espezializatuta dagoen erreminta bat deskargatzea da. Hala ere, beste forma batzuk daude software maltzur hauek detektatzeko. Gailu bat kutsatuta dagoen konprobatzeko hainbat adierazle daude; adibidez, sistemaren portaera arraroa, aldaketak konfigurazioan edo aldizkakotasuna web orrialdetan eta web aktibitatetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.