Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Roman Arkadievitx Abramovitx (errusieraz: Роман Аркадьевич Абрамович, rɐˈman ɐrˈkadʲjɪvʲɪtɕ ɐbrɐˈmovʲɪtɕ ahoskatua; hebreeraz: רומן אברמוביץ׳; Saratov, 1966ko urriaren 24a) errusiar enpresaburu milioidun eta politikaria da. Oligarka errusiarrak israeldar eta portugaldar hiritartasuna ere baditu.
Roman Abramovitx | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||
2000ko abenduaren 17a - 2008ko uztailaren 3a
2000ko urtarrilaren 10a - 2000ko abenduaren 17a ← Vladimir Babichev (en) - Vladimir Etilin (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Saratov, 1966ko urriaren 24a (58 urte) | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) Errusia (1991 - Israel (2018ko maiatza - Portugal (2021eko apirila - | ||||
Bizilekua | Londres Mosku | ||||
Familia | |||||
Aita | Arkadi Abramovitx | ||||
Ama | Irina Vasilievna Abramovitx | ||||
Ezkontidea(k) | Irina Abramovitx (1991 - 2007ko martxoa) Daxa Zhukova (2008 - 2017) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Moscow State Law University (en) Gubkin University (en) : ingeniaritza | ||||
Hizkuntzak | errusiera hebreera Israeli (Modern) Hebrew (en) ukrainera bielorrusiera lituaniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekintzailea, politikaria eta Dumako diputatua | ||||
Lantokia(k) | Mosku | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | 3rd State Duma of the Russian Federation (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | judaismoa | ||||
Forbes agerkariak 2021eko apirilean 14.500 milioi dolarreko jabetza zuela kalkulatu zuen[1].
Akzioen ordezko mailegu programari esker, Roman Abramovitx Sobietar Batasunaren gainbeheraren ondorengo urteetan aberastu egin zen, Errusiako estatuetako aktiboak eskuratuz merkatuko balioetatik urrun dauden prezioetan.
Bereziki, Boris Berezovskirekin batera, Sibneft petrolio enpresaren jabe bilakatu zen Abramovitx. Gero, Berezovskiren partea ere eskuratu zuen, prezio baxuekin behartuta Berezovskik jarri zion auzi batean salatu zuenez (Abramovitxek irabazi zuen auzia)[2]. Nolanahi ere, Berezovski Kremlinaren gogoko izateari utzi zion XX. mendea amaitzearekin, eta Londresko erbestera joan zen bizitzera; eta aldiz Abramovitx Boris Jeltsin Errusiako presidente ohiarekin zein Vladimir Putin Errusiako XXI. mendeko agontariarekin ondo konpondu denetako bat da. XXI. mendean Sibneft Gazprom konpainiari saldu zion Abramovitxek.
2000tik 2008ra Txukotka Barruti Autonomoko gobernadorea izan zen.
Abramovitx Millhouse LLC inbertsio-sozietate pribatuaren jabea da, eta Errusiatik kanpo Chelsea F.C. britainiar futbol-taldearen jabea izateagatik ezagunagoa bilakatu zen halaber.[3]
2003. urtean lortu Chelsearen jabetzaren gehiengoa. 2022an, Ukrainako inbasioak Errusiako enpresaburuentzat zigorrak ekar zitzakeelakoan, futbol taldeko bere partea salduko zuela iragarri zuen. Aldi berean, Erresuma Batuko bere etxe-jabetzak saltzen hasi zela zabaldu zuten hedabideek[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.