Hizkuntza teknologiako ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Rodrigo Agerri Gascón (Ribaforada, Nafarroa) Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 2016tik, Hitz Zentroaren barruan integratuta dagoen Ixa Taldean, Ramón y Cajal beka batekin [1][2]
Rodrigo Agerri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ribaforada, |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, informatikaria eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | HiTZ zentroa Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural |
Informatikako doktoretza lortu zuen Londresko Unibertsitatean (2007), harrezkero Hizkuntzaren Prozesamenduan jardun du hainbat erakundetan Britainia Handian eta Euskal Herrian, Europako Batzordeak, Erresuma Batuko ikerketa-kontseiluek, Espainiako Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 20 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu du. Europako SUMAT proiektuaren koordinatzaile teknikoa izan zen eta Torres Quevedo ikerketa-beka bat eman zioten lehenago.[3]
2022an OPENMINTED Tender proiektuko ikertzaile nagusia izan zen,[4] eta COST ekintzaren barruan Lan Taldeko burua. “DeepReading: DeepReading: Mining, Understanding, and Reasoning with Multuele Content” proiektuko arduraduna da German Rigaurekin batera, Espainiako Zientzia Ministerioak finantzatutako proiektua.[5][6]
Agerriren ikerketaren ardatzak Semantika Konputazionala eta Informazioaren Erauzketa dira (Entitateen izenen ezagutzea, Iritzi Meatzaritza, Albiste Faltsuak eta Posturaren Detekzioa (Stance Detection)...), bereziki ikuspegi eleaniztunetan eta linguistikoetan.
IXA pipes analizatzaileen sortzaile eta garatzaile nagusia da Agerri, hizkuntza-prozesamendurako prest dagoen tresna multzo eleanitza da hori.
Halaber, Apache Software Foundation-en OpenNLP proiektuan parte hartzen du proiektu-kudeatzaile gisa. Elkarte hori dela eta, Google Summer of Code (GSOC) erakundeko aholkularia ere izan da.
Oiartzun garrantzitsua du bere lanak nazioartekoan, 1.000 aipamen baino gehiago dira beste argitalpen zientifikotan Agerriren argitalpenek lortu dutenak.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.