Robbie Robertson

From Wikipedia, the free encyclopedia

Robbie Robertson

Jaime Royal "Robbie" Robertson (Toronto, 1943ko uztailaren 5a - Los Angeles, 2023ko abuztuaren 9a) kanadar musikaria izan zen. The Band taldeko burua izan zen bederatzi urtez, eta ospe handia izan zuen talde harekin 1970eko hamarraldian, nahiz eta berak idatzitako abestiak gutxitan abesten zituen. Taldea desegin zelarik, hamaika urte eman zituen isilik, baina, halako batean, entzuleek ia ahaztuta zutenean, bakarkako debuta egin zuen Robbie Robertson izeneko diskoarekin (1987), eta arrakasta itzela lortu zuen berriro, Erresuma Batuan, nagusiki. Robertsonek baliabide urri zituen garai hartan, baina emaitza bikaina lortu zuen lan hartan egindako inbertsio handi eta prozesu luzearekin. Hainbat lagunen lankidetza bilatu zuen, U2 taldeko kideena, Peter Gabrielena, etab. Disko hartatik ateratako Somewhere Down the Crazy River singlean, lan aparta egin zuen Robertsonek. Oro har, disko bikaina zela esan daiteke, baina hura izan zen, itxuraz, Robertsonen bakarkako lehen eta azken diskoa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Robbie Robertson
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJaime Royal Robertson
JaiotzaToronto, 1943ko uztailaren 5a
Herrialdea Kanada
BizilekuaLos Angeles
Talde etnikoaMohawk
Cayuga people (en)
HeriotzaLos Angeles, 2023ko abuztuaren 9a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaR. H. King Academy (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, gidoilaria, soinu banda konpositorea, disko-ekoizlea, aktorea, zinema aktorea, estudioko musikaria, produktorea, musikaria, musikagilea eta kanta-idazlea
Lantokia(k)Kanada
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
The Band (en)
Genero artistikoarock
rhythm and bluesa
folk rock
country rock
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
autoharp (en)
melodika
ahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
429 Records
Geffen Records
Warner Bros.

Allocine: 53015 IBDB: 84078
Twitter: r0bbier0berts0n
Itxi

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robbie Robertson Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.