Rhona Ottolina

politikari venezuelarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Rhona Carolina Ottolina Lozada (Miami, 1954ibidem, 2017ko ekainaren 30a) venezuelar politikaria izan zen.

Datu azkarrak Venezuelako diputatua, Bizitza ...
Rhona Ottolina

Venezuelako diputatua

Bizitza
JaiotzaMiami, 1954
Herrialdea Venezuela
Heriotza2017ko ekainaren 30a (62/63 urte)
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
AitaRenny Ottolina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Itxi

Bizitza

Renny Ottolina telebista aurkezlearen alaba zen[1]. 1969ko azaroaren 20an Rhona eta bere ahizpa, Rina, bahitu zituzten Caracasen, herrialdean oihartzun handia eraginez. Gutxi gorabehera hamabi ordu iraun zuen bahiketak, eta Renny Ottolinak bere familia aldi baterako Estatu Batuetan biziko zela erabaki zuen[2].

1974an, bizkarrezur-muina zauritu zuen erdi hutsik zegoen igerileku batera tranpolinetik jauztean, eta gurpil-aulkia erabili zuen bizitza osoan[3][4][5].

Rhonak Fórmula 1 alderdia sortu zuen (Osotasun Nazionaleko Mugimendua-Batasuna alderdia zatitu ostean) eta Venezuelako Errepublikako Biltzarreko kide izan zen 1988 eta 1993 artean. Geroago 1993ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, non Rafael Caldera hautatu zuten[3][4][5].

2017ko apirilean, urdaileko minbiziagatik ebakuntza egin zioten Miamin. Ekainaren 30ean hil zen minbiziaren ondorioz[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.