From Wikipedia, the free encyclopedia
Real Racing Club de Santander 1913an sortutako Santanderko futbol taldea da. Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatu arren talde historikoa da, izan ere lehen mailan gehien aritu den 12. taldea baita.
Ezizena(k) | Montañeses, Verdiblancos, Racingistas | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1913 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | El Sardinero estadioa edukiera: 22.500 lagun inaugurazioa: 1988 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Alfredo Pérez | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | José Alberto López | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 7.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Santander Racing Club taldeak 1913ko otsailaren 23an jokatu zuen bere lehen partida Strong de Santander taldearen aurka eta galdu egin zuen. Ángel Sánchez Losada izan zen taldearen lehen presidentea baina bazkideen artean euskaldun batzuk ere baziren, hala nola Mateo Zubizarreta eta Carlos Iruretagoyena. Racingen lehen gola ere euskaldun batek sartu zuen, Mariano Zubizarretak.
Hasieran Iparraldeko Federazioan sarturik gelditu zen, beste talde kantabriar eta bizkaitarrekin batera. 10. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta aurkari gogorrenak Kantabriako Santander FC eta Real Santander eta Bizkaiko Athletic Club eta Unión Fortuna Deustu izan zituen.
1922an Federazioa banatu eta kantabriarrek osaturiko txapelketatan hartu zuen parte, oso emaitza onak lortuz, izan ere 1940 artean Kantabriako 17 txapelketa irabazi baitzituen.
1928/29an izan zen lehen liga txapelketa eta Racing lehen mailan kokatua izan zen. Horretarako hainbat eliminatoria jokatu behar izan zituen eta partida guztiak irabazi zituen, tartean Valencia, Betis eta Sevillari. Ligan ordea azken postuan gelditu zen. Hala ere promozio partida jokatu zuen Sevillaren aurka eta lehen mailan mantentzea lortu zuen.
1930/31 denboraldia bikaina izan zen, ligan bigarren egin baitzuen. Aipatu behar da urte hartan lehenengo hirurak (Athletic Club, Racing eta Erreala) 22 punturekin berdinduta gelditu zirela eta gol kopuruaren arabera kokatu zirela. Firth Nottingham ingelesa zen entrenatzailea orain arte klubak lorturiko posturik onena izan zen honetan. 1933/34ean hirugarren egin zuen ligan.
Gerra Zibilak taldea erabat desitxuratu zuen, jokalaririk onenak hilda edo ihes eginda baitzeuden. Izena ere aldatu behar izan zuen, frankismoak ez baitzituen atzerriko izenak onartzen, horrela Real Santander Sociedad Deportiva izena izan zuen 1973 arte. 1939/40 urtean bigarren mailara jeitsi zen eta 1943 eta 1947an hirugarren mailan ere izan zen. 50 eta 60 hamarkadetan lehen maila ezagutu zuen baina beita bigarren eta hirugarrena ere.
1972/73 denboraldian hirugarren mailara jeisteko zorian egon ondoren zuzendaritzak Jose Maria Maguregi entrenatzaile bizkaitarra fitxatu zuen. Porrotik ez zuten bitartean bibotea uztea erabaki zuten jokalari eta entrenatzaileek eta emaitza onak izanik "biboteen taldea" ezizena eman zitzaion. Europa mailan ere ezagun egin zen honegatik. Urte hartan bertan lehen mailara igotzea lortu zuen.
Diruz ondo ibili ez arren 1987ra arte jarraitasun handia izan zuen lehen mailan. Urte horretatik hasita 6 urte egin zituen beheko mailan, tartean bat Bigarren B mailan, baina 1993/94 urtetik aurrera lehen mailan aritu izan da aurten arte. Aipatzekoa da 1999/2000 denboraldia, izan ere lehen aldiz Racingeko jokalari batek, Salva Ballesta zaragozarrak, Pichichi saria eskuratu baitzuen. Urte horretan bertan Munitisek ere Espainiako selekzioarekin jokatu zuen.
2001/02 denboraldiaren erdian diru arazoak medio taldea desagertzear egon zen, baina Dimitri Piterman enpresari ukrainarrak erosi zuen. Urtebete iraun bazuen ere taldea desagertzetik salbatu zuen. Azken denboraldi bikaina 2007/08koa izan zuen UEFAko postuetan bukatu zuelarik. 2010/11 urtean Ahsan Ali Syed enpresari indiarrak erosi zuen Racing. Taldea Espainiako talde onenen artean ipini nahi zuen arren emaitzak ez ziren onak izan eta diru arazoak tarteko, bi aldiz jarraian mailaz jaitsi zen. Mendeurrenaren ospakizunak erabat ilundu zituen honek.
2014ko urtarrilean jokalariek mehatxu egin zuten Errealaren aurkako partida ez zutela jokatuko zuzendaritzak dimisioa aurkezten ez bazuen. Azkenean planto egin zuten baina Tuto Sañudo jokalari mitikoa buru zuen akziodun talde batek hartu zuen gidaritza. Urte horretan bertan Bigarren B mailatik igotzea lortu zuen. 2014-15 denboraldian azken partidararte 2. maila mantentzear egon zen, baina luzapenean Osasunak lorturiko berdinketaren erruz 19. postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urteetan igo eta jeitsi ibili da. 2022an abiatu zen 1. maila RFEF ligako aurreneko txapelduna izan zen.
2023-24 denboraldia oso ondo amaitu zuen eta azken uneko kontrako gol batek utzi zuen igoera play-offetarako posturik gabe, seigarrenarekin puntutan gelditu zen arren.
Sortu berritan, lehenengo bi urteetan kolore gorria eta zuria erabili zituen, Santanderko eta ondoren Kantabriako banderaren koloreak hain zuzen ere. Baina ordutik aurrera bere armarrian ageri diren berde eta zuria erabili izan ditu kamisetan, batzutan marratua eta besteetan kamiseta zuria alboetan marra berdearekin. Prakak beltzak izan dira.
2008-09 urtean Europan aritu zenean bigarren ekipaziorako zuria eta gorria berrerabili zituen.
2012-13an ehungarren urteurrena ospatzen zela eta, lehenengo ekipazioa erabat aldatu eta kolore gorria eta zuria berreskuratu zituen. Urtebeteko keinua izan zen, ondoren berriz ere kolore zuria eta beltza hartu zituen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
2024-25 barne:
Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa | Europa |
---|---|---|---|---|
1999-00 | Lehen maila | 15.a | 2. itzulia | |
2000-01 | Lehen maila | 19.a (jeitsi) | 1/4 | |
2001-02 | Bigarren maila | 2.a (igo) | 1/64 | |
2002-03 | Lehen maila | 16.a | 1/64 | |
2003-04 | Lehen maila | 17.a | 1/32 | |
2004-05 | Lehen maila | 16.a | 1/32 | |
2005-06 | Lehen maila | 17.a | 3. itzulia | |
2006-07 | Lehen maila | 10.a | 1/32 | |
2007-08 | Lehen maila | 6.a | Finalerdiak | |
2008-09 | Lehen maila | 12.a | 1/16 | Liga fasea (Europa League) |
2009-10 | Lehen maila | 16.a | Finalerdiak | |
2010-11 | Lehen maila | 12.a | 1/32 | |
2011-12 | Lehen maila | 20.a (jeitsi) | 1/16 | |
2012-13 | Bigarren maila | 20.a (jeitsi) | 3. itzulia | |
2013-14 | Bigarren B maila | 1.a (I multzoa) | 1/4 | |
2014-15 | Bigarren maila | 19.a (jeitsi) | - | |
2015-16 | Bigarren B maila | 1.a (I multzoa) | 1. itzulia | |
2016-17 | Bigarren B maila | 2.a (I multzoa) | 3. itzulia | |
2017-18 | Bigarren B maila | 5.a | 1. itzulia | |
2018-19 | Bigarren B maila | 1.a (igo) | 1/16 | |
2019-20 | Bigarren maila | 22.a (jeitsi) | 1. itzulia | |
2020-21 | Bigarren B maila | 2.a | 1. itzulia | |
2021-22 | 1. maila RFEF | 1.a | ||
2022-23 | Bigarren maila | 12.a | 2. itzulia | |
2023-24 | Bigarren maila | 7.a | 1. itzulia |
bigarren 1930-31 denboraldian.
1949-50 eta 1959-60
2022
1998-99 (Racing B taldea)
1923, 1924, 1925, 1926, 1927, 1928, 1929, 1930, 1931, 1933, 1934, 1939 eta 1940
1914, 1915, 1916 y 1917
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak | |
---|---|
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.