Raymonde Arcier
artista feminista frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
artista feminista frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Raymonde Arcier (Belac, Frantzia, 1939ko azaroaren 13a) artista feminista frantsesa da.
Raymonde Arcier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bellac, 1939ko azaroaren 13a (84 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vincennes University (en) |
Hezkuntza-maila | social studies (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Genero artistikoa | arte feminista |
Familia frantses apal batean sortu zen 1939ko azaroaren 13an, eta gerra-ostean hazi zen. 1970eko hamarkadaren hasieran, bulegoko langile bihurtu zen Parisen, eta, aldi berean, soziologia-ikasketak hasi zituen Vincenneseko Unibertsitatean.
Mugimendu feministarekin bat egin, eta, artista autodidakta gisa, objektu trikotatuak sortu zituen, sinbolikoki erakusteko emakumeak nola esklabo bihurtzen diren etxeko lanen bidez. Erosketa-poltsak, zoru-garbigailuak eta objektu guztiak handitu zituen, errepresentatzen dituzten lanen garrantzia nabarmentzeko. Jarduera hori eremu publikoa berreskuratzeko politika baten barruan kokatu zuen. Gero, burdinazko alanbrez puntua egiteko erabili zuen bere ezagutza. Espazio ofizialetan, oso gutxitan jarri zituen ikusgai bere lanak; aitzitik, presente egon zen, batez ere, ingurune feministetan eta eszena alternatiboan.
Idazketa eta collage plastikoak ere egin izan ditu. Au nom du Père (1977) lanean, umoreaz baliatuta, hiru metroko altuerako emakume monumental bat da, erosketak eta haur bat daramatzana.[1]
1970eko hamarkadan, Hessie Djuric-ek (goitizenez Hessie), MLACen konprometitutako ehungintzako emakume artistak, emakume artisten kolektiboei lagundu zien. 1978an, bere tailerrean lau artistaren lanak erakutsi zituen: Raymonde Arcier, Dorothée Selz, Caroline Lee eta Mathilde Ferrer.[2]
Aline Dallierrek dioenez, 1960ko hamarkadaz geroztik, Estatu Batuetako eta Europako emakume artistek obra brodatuak, josiak, ehunduak eta trikotatuak sortu zituzten, eta horiek agerian jarri zuten eskulangintza eta sormen-lana. Teknika horiek erabili zituzten adierazpide gisa, beren nortasuna berretsiz aldi berean. Raymonde Arcier mugimendu horretan kokatzen da.[3] 1976an, Aline Dallierrek ehungintzako artearen teknikak erabiliz eskultoreen lanarekin lehian ziren emakume artista hauek izendatzeko, "Penelope berriak" kontzeptua erabili zuen.
Raymonde Arcier Maison des sciences de l'homme argitaletxeko maketagile izan zen lehenik, eta, gero, fabrikazio-arduradun amaitu zuen.
Le Torchon brûle aldizkari feministaren argitalpenean, erredakzioan eta salmentan parte hartu zuen, 1971n.[4]
2017an, erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen Parisko La Maison rouge-n.[5]
2018an, Georges Pompidou zentroak Au nom du Père bere lana erosi zuen, 68ko maiatzeko berrogeita hamargarren urteurrenaren karietara.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.