Rampin zalduna
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rampin zaldizkoa, Rampin zalduna ere deitua, kurduen motako eskultura bat da, K. a. VI. mendearen erdialdekoa. Eta Atikako tailerretako artista batek zizelkatu zuen. Zaldi gaineko gizon baten eskultura da, artean antzinakoena, eta Greziako aro arkaikoko maisulanetako bat.
Rampin zalduna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. 550(e)ko hamarkada |
Mugimendua | Archaic Greek sculpture (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | haitzurdina |
Genero artistikoa | equestrian statue (en) |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | Louvreko greziar, etruriar eta erromatarren antigoaleko gauzen departamendua eta Acropolis Museum (en) |
Koordenatuak | 37°58′07″N 23°43′41″E |
Eskulturaren burua, 1877an aurkitu zen[1], eta Frantziara eramana izan zen, zaldiaren enborra eta zatiak, 1886an aurkitu ziren bitartean. Bi zatiak Atenasko Akropoliaren (Grezia) hondakinen hegoaldetik zetozen, buruaren, soinaren eta zaldiaren arteko lotura ezagutu ez zen arren, Humphry Payne britainiar arkeologoak 1936an aurkitu zuen arte[2].
Estatuak kurduen antzeko ezaugarriak ditu, baina hauek ez bezala, burua pixka bat aldenduta dago. Irudikatuak bizarra du eta, gutxienez, estatuaren zati batzuk polikromatuta zeuden[3].
Girnaldak, Panheleniar Jokoetako batean garaipen bat lortu zuen zaldizko bat zela adierazten du (agian Pitiar Jokoetatik, koroa haritzezkoa izanez gero, baina ondo bereizten ez denez, Nemeo edo Instmiko jokoetatik ere izan liteke, garaileei apio koroak ematen zizkietenak).
Uste denez, zalduna, elite atenastarreko kide bat izan zitekeen, agian Pisistratoren seme bat, edo Dioskuroak izan zitezkeela dioen teoria ere badago, eskultura, bikote bezala, antzeko beste batekin zizelkatua izan zitekeela susmatzen baita.
Zaldizkoaren burua, modu iraunkorrean, Louvreko Museoan erakusten da 1896tik, Georges Rampinen legatutik datorrena, non 3104 inbentario zenbakia esleitua duen, eta soina, Atenasko Akropoliaren Museoan erakusten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.