From Wikipedia, the free encyclopedia
Ramon de la Sota y Llano (Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a - Getxo, 1936ko abuztuaren 17a) euskal enpresaburu, abokatu eta Eusko Alderdi Jeltzaleko politikari abertzale bat izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzale eta finantza gizona nahiz Manuel de la Sota "Txanka" politikari abertzalearen aita ere. Bere ontziola eta meatzaritza negozioei esker, Euskal Herria nahiz Espainiako dirutza handienetakoaren jabe zen. Ingalaterrako erregeak berak ohorezko titulua eman zion, horregatik Sir Ramon de la Sota dei ziezaioten gustatzen zitzaion.
Ramon de la Sota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramón de la Sota y Llano |
Jaiotza | Castro Urdiales, 1857ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1936ko abuztuaren 17a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Catalina Aburto Uribe |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, politikaria eta abokatua |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskal-Erria elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean euskal abertzaletasunaren bultzatzaile ekonomiko nagusienetakoa izan zen.
Alejandro de la Sota (jaiotzez Portugaletekoa) eta Alejandra de Llano (jaiotzez Castro Urdialeskoa) anderearen semea zen. Hogei urtez Muskiz udalerriko bere familiaren etxean bizi izan zen, eta 1868an Bigarren Karlistaldia hasi aurretik Bilbora joan eta bertako Bizkaitar Institutuan ikasi zuen, ondoren Madrilera zuzendu eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean Zuzenbide ikasketak amaitu zituelarik. Bilbora itzuli eta bere ibilbide profesionalari ekingo dio. Hiri honetako merkatari baten alaba zen Catalina de Aburtorekin ezkondu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.