ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ralph Marvin Steinman (Montreal, 1943ko urtarrilaren 14a - Manhattan, New York, 2011ko irailaren 30a) immunologo kanadarra izan zen, judua eta Rockefeller unibertsitateko biologia zelularreko ikertzailea.
Ralph M. Steinman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1943ko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Heriotza | Manhattan, 2011ko irailaren 30a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Medical School (en) McGill Unibertsitatea Rockefeller Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | James G. Hirsch (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Michel C. Nussenzweig (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, immunologoa, medikua, katedraduna eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Rockefeller Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala National Academy of Medicine (en) Edinburgoko Errege-elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
2011. urtean Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen (Bruce Beutler eta Jules Hoffmannekin batera) zelula dendritikoen aurkikuntzagatik. Rockefeller unibertsitateak Steinmanek Nobel Saria irabazi zuela aditzera eman zuenean, honen heriotzaren berri eman zuen (2011ko irailaren 30ean). Hala, Nobel saria irabazi duen bigarren hildakoa da.
1973an "zelula dendritiko" terminoa sortu zuen, Zanvil A. Cohnen laborategian eta Rockefeller unibertsitatean doktoratu-ondoko bere lanean ari zela.
Steinmanek sari ugari irabazi zituen: Albert Lasker saria (2007), Nazioarteko Gairdner Fundazioaren saria (2003), eta William B. Coley saria (1998), besteak beste.
Bestalde, Estatu Batuetako Medikuntza Institutuko kide izan zen 2002 urtea geroztik, eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide 2001etik aurrera.
Steinmanek Montrealeko McGill unibertsitatean ikasi zuen, eta medikuntza-doktoregoa 1968an burutu zuen Harvard Unibertsitatean. Medikuntza-heziketa osatu zuen Massachusettseko ospitalean.
Artikulu hau Quebeceko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.