Raimunda Royo
Bizkaiko emakume alpinista From Wikipedia, the free encyclopedia
Raimunda Royo Landajuela (Bilbo, Bizkaia, 1899ko uztailaren 9a[1] - ?) emakume mendigoizale aitzindaria ian zen. Euskal Mendizaleen Federazioak 1914tik antolatzen duen Ehun mendien txapelketa burutzea lortu zuen lehenengo andrazkoa izan zen, 1930ean.[2][3][4][5]
Raimunda Royo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1899ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | ezezaguna (125 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bilboko Ledesma kalean jaio zen Tomas Royo Varas zaragozarra eta Raimunda Landajuela Manzanos, Menoioko arabarraren alaba hau. Aita industria-gizona zela dio bere jaiotza-agiriak eta Abandoko San Bizente parrokian izan zela bataiatua, jaio eta egunak beranduago.
Bilbo inguruan jaio zen euskal alpinismoa XX. mendeko hasieran. Orduan sortu ziren lehenengo klubak: Club Deportivo (Antxon Bandresek eraginaz) eta Bilboko Club Alpino (1924an). 1912tik aurrera antolatu ziren lehenengo igoera kolektiboak (Gorbeiara eta Pagasarrira, esaterako), eta orduan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa ere (1924).
1924an Bilboko Club Alpinoa sortu zuten hamabi bazkide sortzaileetako bat izan zen Raimunda Royo. Garai haietan baziren beste hainbat emakume mendigoizale; Antonio Ferrer mendizaleak 1930ean Esperanza Alvarez, Agustina Saez eta Raimunda Royo bera aipatu zituen.[4][3]
Sariak
- 1930 Ehun mendien lehiaketa osatu zuen lehenengo emakumea, Euskal Herriko Mendizaleen Federazioaren egiaztagiria jaso zuena.[3] 1914an abiatu zuten ehun tontorreko lista bat epe jakin batean igotzeko txapelketa hau.[6][3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.